euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Paraguaiko Asuncion-go EEak: Galo Egüez berriro lehendakari

2009/07/07

Asunción-go Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak 2008an sartu zirenean
Asunción-go Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak 2008an sartu zirenean

PUBLIZITATEA

Paraguaiko hiriburuko Jasone Euskal Etxeak, bere araudiak agintzen duenari jarraiki, Zuzendaritza Batzordea berritu du. Elkarteko Ohiko Batzar Nagusiak lehendakari gisa baieztatu du Galo Egüez, eta agintealdi berrian berarekin batera arituko dira: Alberto Javier Urrutia Larrea, lehendakariorde; Hector Izaguirre, idazkari; eta Ramon Cueto, diruzain. Euskal etxe paraguaitarra 1996an sortu zen eta aurretik Pedro José Gamarra eta Daniel Elicetche ere izan ditu lehendakari.

Asuncion, Paraguai. Asuncion-go Jasone Euskal Etxeko Ohiko batzar Nagusia joan den Maiatzeko 19rako izan zen deitua eta egun horretan bertaratutakoek, beharrezko quorum eta gehiengoz, Zuzendaritza Batzordearen osaketa erabaki zuten, agintealdi berrirako honela geraturik:

-Lehendakari: Galo Egüez
-Lehendakariorde: Alberto Urrutia
-Idazkari: Héctor Izaguirre
-Diruzain: Ramón Cueto

-Batzordekide titularra: Manuel Gamarra
-Batzordekide titularra: Adolfo Echeguren
-Batzordekide titularra: Cristina Urrutia
-Batzordekide titularra: Arturo Sasiaín

-Sindiko titularra: Alvaro De Aguirre
-Sindiko ordezkoa: Raúl Saldívar

LOTURA INTERESGARRIAK

-Jasone Euskal Etxea, Asunción, Paraguai
-Izaskun Bilbaoren bisita Argentina, Paraguai eta Txilera
-Euskal Etxeen %47a Argentinan dago, %22a AEBetan, %6a Uruguain...



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia