euskal diaspora eta kultura
2014/07/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Pasa den asteartean ETB K kanalaren bidez eskaini ondoren, Euskal Telebistak aukera berri bat emango du igande honetan Txema Salcedo euskal-perutarrak bere aitari buruz egindako 'Aita' dokumentala ikusteko.
Igandean, uztailak 13, filma Canal Vasco-n;23:10etatik aurrera emango da, Euskadiko orduan (Buenos Airesen 18:10etan; Caracasen 16:40etan; New Yorken 17:10etan; Mexiko Hirian 16:10etan; Los Angelesen 14:10etan). ETBren Programazioa oro har eta Canal Vascorena zehatzago, hemen kontsulta daiteke (klik egin Cana Vasco dioen atalean).
Hala ere, Euskal Telebistak 'Aita' zure ordneadorean nahi duzunean ikusteko aukera ere ematen dizu, 'ETB Nahieran'-en bidez. Horretarako, asko duzu esteka honetan klik egitea.
Gogoratu Aita filma ekainaren 16an estreinatu zela, astelehenez, Bilbon, bertako Euskal Museoan hain zuzen, Chema Salcedo zuzendaria bera partaide, eta segidako egunetan beste bi emanaldi egin zirela hurrenez hurren Gasteizen, Artium Museoan, asteartean, eta asteazkenean Donostian, Kutxaren Aretoan, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus