euskal diaspora eta kultura
2014/07/08
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Jendetzak eta proiekzio ondoko eztabaidaren bizitasunak bereizi zituzten Bilboko, Gasteiz eta Donostiako emanaldiak, joan den ekainean hiru hiriburu horietan estreinatu zenean. Limakoa ere, aurrekoen astebete ondoren, ikusleez bete-bete egon zen.
Irekiak gogoratu duenez, pelikularen zuzendariak, Txema Salcedok (Bilbo, 1946an) bere aita, eusko gudaria, 2012an zendua, islatzen du bere lanean. Dokumentala ekainaren 16an eman zen Bilboko Euskal Museoan, 17an Gasteizko Artium Museoan eta 18an Donostiako Arrasate kaleko Kutxa Aretoan. Ekainaren 24an Liman ere estreinatu zen, aretoa ikusleez beterik.
1936an Espainiako Gerra Zibila piztu zen eta Txemaren aitak, demokrazia parlamentarioaren eta euskal abertzaletasunaren erabat aldekoak, artillari bezala borrokatu zuen gudari-batailoi batean. Franco generalaren altxatutako indarrek Errepublika garaitu zuten militarki, eta hainbat gorabehera desberdin ondoren Salcedo familia erbestera joan zen. Txemak 5 urte zeuzkan Bilbo, bere jaiotze hiria, utzi zuenean.
Filmaren sekuentzia batean Kirmen Uribe idazleak Txema Salcedori gogoratzen dio bere aita eta beste gudariak soldaduak bihurtu ziren zibilak izan zirela, askatasunagatik borrokatzeko, gerra militarra galdu zutela eskarmentu handiko Franco generalaren dibisioen aurrean, baina ez zutela galdu memoriaren gerra, ez legitimitatekoa, ezta ere etikakoa.
Filma lekukotasuna da, bere aitaren (eusko gudaria) eta euskaldunen belaunaldi guzti bati egindako omenaldia, Gerra Zibilean borroka egin zuena eta erbestera joan behar izan zuena diktadura frankistako aldi luzean, haietako asko Euskaditik urrun hiltzeko.
Prestakuntza Perun hartu zuen Txema Salcedok, herri horretako kazetari ospetsua bihurtu zen gero, eta bere euskal jatorriaren erreferentea bihotzean zeukala, Euskadira hainbat bider itzuli zen bere senideekiko kontaktua mantentzeko. Azkenik 2013an, bere aitaren gaineko pelikula dokumentala filmatzeko, haren heriotzaren ondoren 2012an, bukatzen du Irekiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus