euskal diaspora eta kultura
2014/06/16
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Chema Salcedo kazetari euskal-peruarrak gaur estreinatuko bere azken ikusentzunezkoa, "Aita" dokumentala, eta leku oso berezian gainera, bere jaioterrian. Bilbon jaio zen Salcedo, 1946ean, baina bost urte zituela familia erbestera joan zen. Salcedoren aita gudaria izan zen 1936ko gerran, eta gerra osteko egoera latza eta errepresioa tarteko, familiak Perura joatea erabaki zuen.
Liman hazi zen Chema gaztea eta komunikazio munduan hasi zen lanean. Kazetari, erreportari, zutabegile, editore eta egunkari zuzendari aritu da, besteak beste. Halaber, zineman, irratian eta telebistan lan egin du. Aitari buruzko dokumentala egiteko ideia Julio Medem-en "Euskal pilota" elkarrekin ikusi zutenean bururatu zitzaion. Gerra garaiko irudi batzuetan aita ikusi zuela iruditu zitzaion, eta aitaren esperientzia kontatzea erabaki zuen, harek idatzi zituen memoriatan oinarrituta. Salcedoren aita 2012an hil zen.
Dokumentala gaur bertan estrenatuko da Bilboko Euskal Museoan, 19:00tan. Bihar Gasteizko Artium Museoan izango da ikusgai eta asteazkenean Donostiako Arrasate kaleko Kutxa Aretoan. Emanaldi hauek Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik antolatu dira eta irekiak eta doakoak dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus