euskal diaspora eta kultura
2013/01/29
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Caracaseko Eusko Etxea elkarteak Jazoera berri buletinaren azken alea argitaratu du, Pedro Javier Arriaga zuzendari. Bertan euskal etxearen abenduko eta urtarrileko ekimenak jasotzen dira, besteak beste, gazteen Caimanerak izeneko bilkura eta pilota partidak, eta San Sebastian eguneko jaia ere, aurten urtarrilaren 26ean, aipatzen da.
Buletina PDF formatoan irakurtzeko, jo hona: Jazoera 22 (Enero 2013)
Txiletik, Santiagoko euskal etxeak Berriketari buletina bidali digu. Kasu honetan abenduko alea da eta bertan 2012an zehar elkarteak egin dituen ekitaldi nagusien berri ematen da. Abenduko jardueren artean, aipatu euskal etxeak zuzendaritza berritu duela (Jose Maria Narvartek darrai presidente). 2013rako lanean ari dira jada Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketa prestatzen: urriaren 26tik azaroaren 2ra izango da, Txile hegoaldeko Puerto Varas hirian.
Buletina irakurtzeko, jo hona: Berriketari (Diciembre 2012).
Eta beste buletin bat, Argentinako Lapridan, bertako euskal etxearen babesean lanean diharduen Arturo Campion elkarteak bidali diguna, bere albistariaren 6. zenbakia. Hau ere pdf formatoan irakurtzeko, egizu klik hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus