euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Matxin Burdin Liburutegia eragile, herrien memoria transmititzeko erronka berriak mahaigaineratu ziren La Platan

2025/05/15

Topaketaren hasieran, Elkarte Israeldarra eta Max Nordau Liburutegiaren presidente Horacio Bilkisen hitzak (zutik), eta mahaian, ezk. esk. Irene Cafiero, Emanuel Placenti, Nestor Arrúa, Sandra Raggio eta Eduardo Rezses Memoria transmititu eta zaintzen diharduten lau erakunde elkartu ziren joan den ostiralean, maiatzaren 9an, mundua markatu zuten lau mugarri historikoren inguruko hausnarketa gune bat partekatzeko: Varsoviako ghettoaren altxamendua, Gernikako Bonbardaketa, bonba atomikoak Hiroshiman eta Nagasakin, eta Argentinako azken diktadura zibiko-militarra. "Erronka berriak herrien memoriaren transmisioan" ...

Gehiago irakurri...


Irune Orbea argazkilari bilbotarrak euskal emakume argazkilariei buruz hitz egin zuen Txekiako Brno hirian

2025/05/15

Irune Orbearen “Atzo eta gaurko emakume argazkilari euskaldunei begirada” hitzaldia Naiara Olaran Laraudogoitia Brnoko Masaryk Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurleak antolatuta, eta Etxepare Euskal Institutuaren eta unibertsitate beraren babesarekin, hitzaldia eskaini zuen Irune Orbea argazkilari bilbotarrak Brno-n apirilaren 29an “Begirada atzo eta gaurko euskal emakume argazkilariei” izenburupean

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunek ere bat egingo dute maiatzaren 15etik 25era luzatuko den Euskaraldiaren 4. edizioarekin

2025/05/14

2025eko Euskaraldia maiatzaren 15ean hasiko da “Elkar mugituz egingo dugu” da Euskaraldia 2025eko leloa eta Euskal Herrian bezala euskal diasporan ere sumatzen da dagoeneko mugimendua. Azken aste hauetan ez dira gutxi izan ariketa soziolinguistiko honetan parte hartzera gonbidatu duten artista, kirolari, kultur erreferenteak… Eta engaiamendu hori, Euskal Herritik kanpo jaio edota bizi diren euskaldunenganaino heldu da eta, hainbat euskal ...

Gehiago irakurri...


Argentinako EEtako begiraleak Maiatzaren 24-25ean bilduko dira Buenos Airesen 2025eko Txikien Topaketa prestatzeko

2025/05/14

Urtero bezala, iaz ere Argentina osoko txikiak Llavalloleko Euskal Echea Ikastetxean bildu ziren jolasez eta lagunarteaz gozatzeko Argentinako euskal etxeetako begiraleak Maiatzaren 24-25ean bilduko dira Buenos Airesen esperientziak trukatu eta 2025eko Txikien Topaketa nazionala prestatzeko. Gogora dezagun ehunka umek parte hartu ohi dutela astero Argentinako euskal etxeek eskaintzen dizkien ekitaldietan. Euren jarduera gogokoenetako bat dantza da, baina eurekiko eskaintzak baitaraten du, besteak beste, euskara ikastea, ...

Gehiago irakurri...


Graduondokoa Euskal Diasporan, azken defentsak: segi asteazken honetan online lana Brasilgo euskal diasporaz

2025/05/13

Joan den asteazkenean Juan Manuel Rodríguez Vargasek aurkeztutako lana "Euskal diasporaren presentzia erbestean (1936-1939) eta honen ekarria Kolonbiako garapen nazionalari" izenpean Aste honetan egingo da online Euskal Diasporako graduondoko azken lanaren defentsa, Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritza lankide garatzen den ekimena. Asteazken honetan, João Henrique Cervantes Falleiros Martins-ek aurkeztuko du Brasildik "Asociazionalismoa euskal diasporan Brasilen: XIX. eta XX. mendeko migrazioetako identitatearen ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Ziortza Olano Astigarraga mundakarra izendatu du Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria

2025/05/13

Ziortza Olano Astigarraga da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria (argazkia BizkaiaGara) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Ziortza Olano Astigarraga izendatu du gaur goizean Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, joan den urtarrilera arte Gorka Alvarez Aramburuk kudeatzen zuen zeregina. Mundaka kosta herri bizkaitarrean 1975ean jasioa, Ziortza Olanok 49 urte dauzka eta orain arte Bilbao Berrikuntza Faktoriako koordinatzailea eta Mondragon Team Academy - MU ...

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak, Boiseko Ikastola eta Bruselako Euskal Etxearen bideoak Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en omenaldian

2025/05/13

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoei Bizkaia Arena BEC-en egindako omenaldia 14 mila lagun bildu ziren joan den maiatzaren 3an Barakaldon, Bizkaia Arena BECen, Pirritx (Aiora Zulaika), Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta Mari Motots (Mertxe Rodriguez) Euskal Herriko pailazo ezagunenei egin zitzaien omenaldian parte hartzeko. Jaiak hirukotearen ia lau hamarkadako ibilbidea eskertu eta goraipatzeko helburuz egin zen eta ondo baino hobeto bete zuen xedea. Belaunaldiko askotako ...

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeen III. Euskarazko Podcast lehiaketa deitu dute, munduko edozein lekutatik bidalitako lanentzat

2025/05/12

Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Euskal Etxeak Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua euskara ikasleen eta oro har euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza ...

Gehiago irakurri...


Belaunaldi guztiak bertan eta 440 lagun partaide, Necocheako Euzko Etxearen 80 urteak ospatzeko jai hunkigarrian

2025/05/12

Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideek topa egin zuten laurehundik gora lagunekin elkarteko 80 urteak ospatzeko jaian Necocheako Euzko Etxeak bere 80 urte emankorrak ospatu ditu, 440 lagun bilduta, tartean garai guztietako dantzari eta dantzari ohiak, musikariak, euskara ikasleak, danborrariak eta kirol jardueretan partaide diren bazkideak. Tandil, Macachin, La Plata, Lomas de Zamora, Mar del Plata eta Buenos Airesko euskal etxeetako lagunek eta, FEVAren izenean, Asier Iriberri lehendakariak ere, bat egin zuten maiatzaren 3an ...

Gehiago irakurri...


Kanpaina bat hasi dute Montevideon, sinadurak biltzeko Udalak zakurtegi bat eraiki ez dezan Gernika Plazan

2025/05/12

Montevideoko Gernika Plazan Udala egiten ari den eraikuntza lana, zakurtegi edo zakurren lasaitzeko gune bat egitearren (arg Aldaxka) Sinadura bilketa bat hasi du maiatzaren 5ean Montevideo hiriko Aldaxka Euskal Kulturgunea elkarteak bertako Udalari eskatzeko bertan behera utzi ditzala Gernika Plazan zakurren pasealeku eta pixatoki bat sortzeko hasita dituen birmoldaketa lanak. Euskal-uruguaitar elkartea EuskalKultura.eus-i zuzendu zaio azaltzeko “Udaletxea zakurrak paseatu eta jolasteko toki bat eraikitzen ari dela, non eta Montevideoko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia