euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

49. Buenos Airesko Liburu Azoka: euskal gastronomia hainbat arlotako 50 emakumeri gorazarre eta Asel Luzarragaren azkena

2025/04/28

Euskal nobedadeak Buenos Aireseko 49. Nazioarteko Liburu Azokan: "Mamia: mujeres que han transformado la gastronomía vasca" (Mamia, euskal gastronomia eraldatu duten emakumeak) eta "Mozorroaren xarma" liburuaren itzulpena gaztelaniaz Joan den ostegunetik maiatzaren 12ra arte, Buenos Airesko 49. Nazioarteko Liburu Azoka egiten ari da Sociedad Rural elkartearen egoitzan. Ia hiru astetan zehar, milioi bat irakurle baino gehiagok eta argitaletxeen sektoreko hamabi mila profesionaletik gora bisitatuko dute. Berrogei herrialdetako mila eta bostehun erakusketari izango dira bertan. Eta urtero bezala, euskal kultura bertan izango da, Juan de ...

Gehiago irakurri...


Tolosako Denak Bat-eko bikote batek irabazi du Montpellier-ko Euskal Etxearen 2025eko Mus Txapelketa

2025/04/28

Montpellierreko Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako Mus Txapelketako irabazleak euren garaikur eta sariak eskuetan Hamabi bikotek hartu zuten parte Montpellier-ko Euskaldunak Euskal Etxeak Jacou-ko Jacques-Prévert aretoan antolatutako Mus Txapelketan: bi (Okzitaniako) Tolosako Denak Bat-ekoak izaki, beste bi Marseillako Euskal Etxekoak, bikote misto bat (Marseillako eta Montpellier-ekoak) eta gainerako zazpiak Montpellier bertakoak. Partida gehienak apirilaren 5ean, larunbatean, jokatu ziren eta finalaurrekoak eta finala, ...

Gehiago irakurri...


Leire Urbeltz nafarrak euskal emakumea gai izango duen mural bat margotuko du 'Winnemucca Mural Festival'en

2025/04/25

Leire Urbeltzek antolatutako ideia Jasa, apirilaren 19an, Humboldt County liburutegian Winnemuccan, mural berria helburu Winnemuccako mural eta musika jaialdia maiatzaren 29tik ekainaren 1era egingo da eta beste hainbat kultur ekintzaren artean, bertako zein nazioarteko 23 muralistaren biltoki bilakatuko da, beren artearen bidez Nevadako herri honetako nortasuna paretetan islatzeko. Parte hartzeko hautatuak izan diren artisten artean Leire Urbeltz dago. Nafar artistak Winnemuccara iritsi ziren euskal emakumeak hartuko ditu ardatz ...

Gehiago irakurri...


Bertan edo online, EHko eta Argentinako euskal diasporako idazleak batuko ditu Córdobako Gerorak bere solasaldi zikloan

2025/04/25

Cordobako 'Gerora' Elkarteko Batzordeko kideak, "Diasporak Euskal Herria irakurtzen (eta idazten) du" izeneko Solasaldi Zikloaren antolatzaile "Diasporak Euskal Herria irakurtzen (eta idazten du)" (sic) du izenburu Cordobako Gerora Kultur Elkarteak antolatutako solasaldi zikloak. Lehen topaketa datorren larunbat honetan, apirilaren 26an, burutuko da Zuleika Esnal idazle argentinarra partaide. Hitzordu berezia izango da, Gernikako Bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira egingo baita. Iaz Sudestada Editorialak argitaratutako “Amelia y ...

Gehiago irakurri...


Diasporan, Aberri Eguneko ospakizunek datozen asteetan segituko dute, meza, bazkari, topaketa, dantzaldiekin-eta

2025/04/24

Aberri Eguna Karibeko Euskal Etxean, Barranquillan Buletin honetan biltzen joan garen bezala, 2025eko Aberri Eguneko ospakizunak Euskal Herrian baino lehenago hasi ziren Diasporan, Cañuelasko Aberri Eguna bezalako topaketekin apirileko lehenengo asteburuan, segituz 20an bertan Euskal Herriko deialdiekin bat, eta jarraitzen dute oraindik, datorren asteburuetan eta baita ondokoetan ere, kasu batzuetan maiatzean ere sartuz. Teknologia berriei esker, ...

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura, 15-17 urteko gazte euskaldunentzako programa Macachínen aurkeztu ondoren, gaur La Platan

2025/04/23

EuskarAbenturaren Irati Labaien Macachingo euskal etxera gonbidatu zuten. Bertan gazteei zuzendutako programa aurkeztu zuen Macachíngo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak EuskarAbenturaren enbaxadore baten bisita jaso zuen martxoko azkeneko asteburuan, aurkeztuz gazte euskaldun eta euskaltzaleen sarea sortu eta sustatzea duen egitasmoa. Gogora dezagun egitasmoak esperientzia paregabea proposatzen duela, zazpi lurraldeetako zein Diasporako 15 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua. 130 gaztek Euskal Herri osoa zeharkatuko ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak Euskal Astea prestatzeko dantza-zuzendarien tailer bat abegituko apirilaren 26 eta 27an

2025/04/22

Herrialde osoko dozenaka dantzari biltzen dira Euskal Aste Nazional bakoitzean. Irudian, Bahia Blancakoaren amaieran, dantzak plazan Aurrera doaz urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean Tandilen egingo den Euskal Aste Nazionalerako prestakizunak, bertako Gure Etxea antolatzaile. Herrialde osotik etorritako dantza taldeen erakustaldiak urteroko hitzordu honetako programako zutabe izan ohi dira; eta horiek prestatzeko, hain zuzen, topaketa-tailer bat egingo dute euskal etxe tandildarraren egoitzan datorren asteburuan, apirilaren 26 eta 27an, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Elkartearen baitan sortu den Municheko Irakurle Klubak lehen saioa iragarri du 'Ni ez naiz Mikel Laboa' hizpide

2025/04/21

Municheko Euskal Irakurle Klubaren lehenengo topakea uztailean izango da, eta hortik aurrera hiru hilabetero Berri pozgarria Munichetik, Irakurle Kluba sortu berria baita Bavariako hiriburuko Euskal Elkartearen baitan, bertako bazkide Jon Iraolak bultzatuta. Ekimenak hiriko euskal komunitatea dinamizatzea eta biltzeko eta partekatzeko aukera berriak eskaintzea du helburu, literaturzaletasuna bultzatuz eta debateak sustatuz giro atseginean euskal obra haututuen inguruan, momentuko 2025-26 ...

Gehiago irakurri...


Sarako Idazleen Biltzarra 2025 apirilak 21 & 22, Amerikarako euskal emigrazioa solasgai, EuskalKulturak bere lekua izanen

2025/04/18

Sarako Idazleen Biltzarra 2025: argazkian, EuskalKultura-ren stand-a aurreko edizio batean, eta aurtengo edizioko afixa Heldu den asteko astelehen eta asteartean, apirilaren 21 eta 22an, eginen da 2025eko Sarako Idazleen Biltzarra. Sarbide gisa, igandean Baiona-Euskal Herria Abesbatzak kontzertua emanen du 19etan herriko elizan. Biharamunean, Bazko astelehenez, Idazleen Biltzarra (liburu azoka) eginen da kiroldegian; liburu aurkezpenak eta mahain inguruak erabilera ainitzeko luzatze gelan; eta haurren xokoa eta tailerrak ...

Gehiago irakurri...


Jai pilotazale jendetsu batek eman die hasiera Buenos Airesen Iparraldeko Euskal Etxearen 130 urteen ospakizunei

2025/04/17

Iparraldeko Euskal Etxeko jatetxeko Areto Nagusia izan zen Euskal Etxearen 130. urteurrena ospatzeko ekitaldiko gertaleku Iparraldeko Euskal Etxearen 130. urteurreneko ospakizunei hasiera ematen zien lehen ekitaldiak ehun bat bazkide eta lagun bildu zituen joan den asteartean, apirilaren 15ean. Hitzordua elkarteak bere-berea duen euskal pilotari lotu zitzaion, eta arratsaldean hasi zen, Eduardo Ross, Carlos Huete, Fernando Elortondo eta Horacio Morenorekin trinketean bi erakustaldi partida jokatuta. Amaieran, jatetxeko Areto Nagusian, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia