euskal diaspora eta kultura
2009/05/05
PUBLIZITATEA
Reno, AEB. Euskal jatorriko ikasle estatubatuarrak Oñatira joateko programa txikitxo bat izatetik, nazioarteko oihartzun zabaleko egitura handi bat izatera pasatu da egun USAC (University Studies Abroad Consortium) dena. Carmelo Urzaren gidaritzapean, Estatu Batuetako 33 unibertsitate biltzen dituen programa bat da eta hogeita bost urtetik gora daramatza zerbitzu arrakastatsuan. Gaur egun USACek munduko 25 estatutara bidaltzen ditu ikasleak, 39 programatan banaturik.
Bulego Nagusiak eta Partzuergoko langileak gogor saiatzen dira ahaleginak uztartzen herrialde bakoitzeko toki zuzendari eta arduradunekin bertara doazen ikasleek tratu pertsonala eta formakuntza ahalik eta aberasgarriena har dezaten. Urtero urtero 2.500 bat dira USACek munduratzen dituen ikasleak.
Dina Titus, bere senar Tom Wright-ekin batera, partaide izan da USAC programa hauetako zenbaitetan irakasle bisitari gisa. Aldi berean sustengatzaile handia izan da 'Center for Basque Studies' (lehen Basque Studies Center zuen izanea) delakoarentzat ere Nevadako estatu-erakundeetan.
Kongresuko tarte osoa, hitzen transkripzioa eta bideoa ikusteko, klik egin hemen.
Lotura interesgarriak
Felix Menchacatorreren heriotzaren berria
EuskalKultura.com-en (euskaraz)
EuskalKultura.com-en (Gaztelaniaz)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus