euskal diaspora eta kultura
2009/12/11
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Joan den asteazkenean hasita eta Rosarioko Nafarroako Etxea antolatzaile, Argentina eta Txileko Nafarroako Etxeetako Dantzarien Kirol Olinpiadak ari dira garatzen nafar etxe santafesinoak Rosario Handiko parte den Funes herrian daukan 'Aupa Navarra' izeneko pilotaleku eta kirol instalazioetan. Norgehiagokak pala pilotako partidak, frontenisa, futbola eta voley bezalako kiroletan aurreikusi dira, sarrera librea delarik Candelaria eta Calvo kaleetako instalazioetan, Funesko Udaleko Kirol Esparrua ere lankide.
Bihar larunbata gauez afaria eta dantzaldia iragarri da, txartelak 54 pesotara. Horren aurretik erakustaldi batzuk egingo dira, dantzak eta patin arloan, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, bestelako erakustaldiak ere egingo direlarik bertara deituta zeuden Argentinako bost nafar etxeetako eta Txileko nafar etxe bakarreko dantzari gazteen aldetik.
Igandeak ekarriko du egitarauaren akiera. Jardunak bazkari batekin eta ondoren gauzatuko den sari-emate ekitaldiarekin bukatuko dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun den Alberto Catalan buru.
-Alberto Catalanen bisita Argentinara
-Rosario Nafarroako Etxea
-Buenos Airesko Nafarroako Etxea
-Nafarroako Gobernua
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus