euskal diaspora eta kultura
2009/12/04
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Hezkuntza eta Erakunde Harremanen Sailburua eta Nafarroako Gobernuko bozeramaile den Alberto Catalán Higueras hiriburu argentinarreko heldi da lehenik, igande honetan, abenduaren 6an, Crisanto Ayanz buru duen Buenos Airesko Nafar Etxearen 114. urteurrenaren ospakizunean parte hartzeko. Igandean, beraz, eguerdiko ordubatetan, Buenos Airesen Nafar Etxeak Moreno eta Colombres-en duen egoitzan egingo den jatorduko gonbidatu berezia izango da Catalán.
Astelehenean, abenduaren 7an, Mar del Plata hirira abiatuko da, Crisanto Ayanz-ekin batera --Nafar Etxeko presidentea izateaz gain, Argentinan Nafarroako Gobernuaren diruak partitzen dituen 'Navarra Solidaria' Fundazioko koordinatzaile baita Ayanz-- Fundazio honen ekitaldi batean aritzeko, bertako ‘El Portal del Sol’ eta ‘Hogar de Maria’ instituzioei dirulaguntzak emateko antolatu den ekitaldian hain zuzen.
Abenduaren 9an Buenos Airesen bilerak izango ditu eta hurrengo egunean, abenduaren 10, osteguna, Rosario hirira gerturatuko da Argentina eta Txileko Nafar Etxeen Federazioko ordezkariekin biltzera eta aldi berean Santa Fe probintziako hiri honetan egindako Olinpiaden amaiera ekitaldian parte hartzera.
-Buenos Aireseko Nafar Etxearen webgunea: www.centronavarro.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus