euskal diaspora eta kultura
2011/02/02
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Aurrera darraite mezuek, erantzunek eta mugimenduek, alde bakoitzak aldeko eta kontrakoak dituela. Oroi dezagun, Julian Celayak bera zuzendari duen Euskal Etxeak aldizkariaren 88. alean editorial gisako artikulu bat eman zuela argitara karguan zeraman urtebetearen balantze moduan eta hor, besteak beste, abertzale ez direnek euskal herritar gisa eta euskal etxeei dagokienez dauzkaten eskubideak aldarrikatzen zituen, kritikatuz, besteak beste, frankismo garaian euskal etxe batzuetan eman zitekeen bazterkeria eta Argentinako kasu jakin bat, Santiago Camposena, adibidetzat ipiniz, sozialista baitzen eta horregatik sarrera edo eroso sentitzea ukatu omen zioten-eta euskal etxeren batean.
Artikuluaren aurrean, jeltzale argentinarrek euren webgunean erreakzionatu zuen, izan ere Jon Uriarte Argentina Buru Batzarreko lehendakariordeak eta Felipe Eiheragibel lehendakariak sinatutako gutunak medio. Gutun horiek geroago Deia egunkarian argitaratuko ziren paperean. El Correo eta El Diario Vasco egunkariak ere tratatu zuten gaia.
Azkenik, joan den ostiralean pauso berri bat ematen zen, Argentinako Necocheatik, bertako euskal gizataldearen baitan oso pertsona ezaguna den Iñaki Bilbaok orrialde bat zabaldu baitzuen Facebook-en "Repudio a las declaraciones de Julián Celaya Loyola" izenburupean.
-Julian Celayak Euskal Etxeak sinatutako artikulua
-Felipe Eiheragibelen gutuna Argentinako EAJren webgunean
-Jon Uriarteren gutuna webgune berean
-Albistea EuskalKultura.com-en
-Gutunak Deia egunkarian
-Albistea El Correo egunkarian
-Facebook-en zabaldutako gaitzespen orria
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus