euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujilloko EEaren gonbitea EEetako lagunei larunbat honetan online biltzeko "Kulturaniztasuna Euskal Diasporan" hizpide

2024/09/06

Trujilloko Euskal Etxearen gonbidapena bihar online antolatu duen elkarretaratzean parte hartzeko Trujilloko Euskal Etxeak gogoz eutsi dio aste honetan Euskal Herrian eta munduan barrena Euskal Diasporaren Eguna ospatzen dela eta, bere hondar ale berezia ipini eta nazioartean barreiatutako gainerako euskal etxe eta elkarteek osatzen duten euskal familiarekin gogoeta eta iritsi-truke batean parte hartzea proposatzen die hala nahi dutenei, "Kulturaniztasuna Euskal Diasporan" (Conversatorio ...

Gehiago irakurri...


2024ko Euskal Diasporaren Egunak Oñati-Boise harremanak omenduko ditu, aurrenekoz Pradales lehendakaria buru

2024/09/06

Oñatin igandean zabalduko duten 1974-2024 erakusketa (ezk) eta 2024ko Euskal Diasporaren Egunaren aurkezpena, Iñaki Galdos, Izaro Elorza alkatea eta Ander Caballerorekin (esk) Berrogeita hamar urte betetzen dira aurten Estatu Batuetako Boisetik lehenengo ikasle talde bat Oñatira etorri zenetik bertan ikasturtea eman eta euskara eta euskal kulturan murgiltzera. Bi urte leheneago ere taldetxo bat egona zen Arantzazun, eta haren ondotik hasi zen guztia, diosku Iñaki Galdos oñatiarrak. Liburua idatzi du Galdosek honetaz "Boise-Oñati 1974-2024, ...

Gehiago irakurri...


Hamaika Euskal Etxek munduan barrena ospatuko dute Euskal Diasporaren Eguna 2024: jakin nahi non, nork, zer?

2024/09/06

2024ko Euskal Diasporaren Eguna munduan 2018ko irailaren 8an ospatu zen lehendabizikoz Euskal Herrian eta munduan "Euskal Diasporaren Eguna". Data aukeratzeko prozesuan munduko euskal gizataldeek hartu zuten parte eta geratu ziren azken proposamenen artean Juan Sebastian Elkano ‘euskaldun unibertsalak’ munduaren bira bukatu zuen egunarena hautatu zen. Geroztik, urte hartatik beretik,, irailaren ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2024k gustu guztietarako jarduera sorta zabal batekin ospatuko du Argentinan efemeridea

2024/09/05

Argentina osoko euskal etxeek irailaren 8an Diasporaren Eguna ospatuko dute bilera eta jarduera ugarirekin Munduko gainontzeko Euskal Etxeekin bat eginez, Argentinakoek ere abiatzekotan dauzkate Diasporaren Eguneko euren ospakizunak. Herrialde osoan zehar, euskal komunitateek. 1522an Juan Sebastian Elkano euskal marinelak munduari lehen bira burutu zuen eguna gogoratuko dute. Diasporaren Eguna berez irailaren 8a bada ere, euskal elkarte kopuru handi batek egun horretatik hurbil dauden datetan antolatu ditu ekitaldiak. ...

Gehiago irakurri...


Kirolak, musika eta euskal sukaldaritza Euskaldunak Quebec EEak irailaren 6an eta 7an ospatuko duen bere Euskal Bestan

2024/09/04

 Quebec-eko 2024ko Euskal Besta ostiral eta larunbat honetan izango da, irailaren 6 eta 7an Asteak daramatza Montrealgo Euskal Etxeak aurtengo euskal jaia prestatzen eta programa ederra osatzen. Aurten bi eguneko egitaraua eskainiko dute, Euskal Herritik etorritako artistak barne. Euskal Besta irailaren 6an hasiko da Maider Cigarro abeslari lapurtarraren kontzertuarekin. Maiderrek ‘Biran den lasaia’ izeneko bere diskoa aurkeztuko du Montrealeko La Marche à ...

Gehiago irakurri...


Gizataldeen Gaua Rosarion: Nafar Etxeak eta Zazpirak Batek euren tradiziorik onenak eskainiko dizkiete bisitariei

2024/09/04

Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Batek Euskal Herriko musika, dantza eta sukaldaritzako gutiziak eskainiko dizkiete bisitariei Gogoangarria iragarri duten Azaroko Gizataldeen Jaiaren 40. edizioaren atarian, Rosarion bizi eta diharduten gizataldeek aniztasun kulturalaren erakusleiho bihurtuko dute datorren asteburuan hiri santafetarra. Partaide izango diren gainerako 35 kolektibitateek bezala, Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Batek euren egoitzetako ateak zabalduko dituzte Gizataldeen Gaua ekitaldiarekin bat eginez, ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: Poesia eta adiskidetasun gaua Euskaltzaleak-en "Herriko y otros poemas" liburuaren aurkezpenean

2024/09/04

Euskaltzaleak-eko lehendakari Anabel Jaureguiberry, David Birenbaum poeta eta Ediciones 'La Carta de Oliver'eko Santiago Espel David Birenbaum Montevideon jaio zen 1964an, baina ez zen egiazki inoiz han bizi izan. Aita judu poloniarra eta ama uruguaitarra, adopziozko porteñoa dela esatea gustatzen zaio. Haurtzaroa eta nerabezaroa Corrientes hirian igaro zituen. Bertan Pedro Guridi ezagutuko zuen, bere bigarren hezkuntzako historia irakaslea, eta haren eskutik euskal kulturara hurbilduko zen. 90eko hamarkadaren hasieran poesia tailer ...

Gehiago irakurri...


Maider Cigarroa kantari senpertarrak kontzertua emango du ostegunean Montrealen eta ondoko astean New Yorken

2024/09/03

Maiderrek Montrealen eta New Yorken kantatuko du datozen bi asteburuetan, bertako euskal etxeei loturik Maider Cigarroa abeslari senpertarrak, Maider bezala ezagurua denak, bi kontzertu eskainiko ditu irail hastapenean hurrenez hurren Montrealen eta New Yorken, bi hiriotako euskal etxe eta elkarretaratzeei loturik. Kantari lapurtarra, joan den martxoan plazaratu zuen "Biran den lasaia" izenburuko bere lehenengo diskoa ari da aurkezten udan. Bi hitzordu hauekin lehenengoz ...

Gehiago irakurri...


Corpusko Eusko Etxeak 19 urte bete eta Euskal Argentinar Jaiaz ospatu du, bertako lehen euskal biztanleak ikergai

2024/09/03

Corpus Christiko Eusko Etxeak 19 urte bete ditu euskal kultura sustatzen eta Euskal Kulturaren Jaialdi bikainarekin ospatu zuen Misioneseko euskal diasporak Corpus Christiko Eusko Etxea sortu zeneko 19. urteurrena ospatu du abuztuaren 26an Euskal Argentinar Kulturaren Jaiaren edizio berri bat medio, hainbat kultur, hezkuntza eta jai jarduera tarteko. Hitzaldiak, eskulanen erakusketa, lan bilerak, euskal dantzak eta afariak izan dira, besteak beste, programako parte. Abuztuaren 22an, osteguna, hasi, eta hilaren 24an, ...

Gehiago irakurri...


Santiagoko Euzko Etxeak ongietorria antolatu du beste behin Erasmusekin Txilera iritsitako Euskal Herriko gazteei

2024/09/03

2024ko Erasmus programarekin Txilera iritsi ziren neska-mutil batzuk (argazkia EE) Urtero iristen dira Txilera Erasmuseko ikasleak Euskal Herri osotik, EAEko, Nafarroako zein Iparraldetik, aurten bezala, bertan ikasketak jarraitzeko edo praktika profesionalak egiteko. Azken urteotan egin bezalaxe, oraingoan ere Santiagoko Euzko Etxeko lagunek euskal etxeko ateak ireki dizkiete, eta harrera ekitaldi batera deitu, euren egonaldian bertaratzera eta elkarteko ekintzetan parte hartzera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia