euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurrena ospatzeko ekitaldi egitaraua urriaren 7tik 14ra

2013/09/23

Programaren azala
Programaren azala

PUBLIZITATEA

Urriaren 7tik 14ra bitartean New Yorken eskainiko den programak saio akademikoak zein zabalkundekoak eta sozialak biltzen ditu, hiriko Eusko Etxea elkartearen Mendeurrena ospatzeko. Batetik Bernardo Atxaga Katedraren eskutik CUNYn (City University of New York) egingo direnak, bestetik Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegiarekin Columbia Unibertsitatean eta Eusko Etxean egingo direnak; eta azkenik, festa ekintza sozialagoak, tartean kantaldiak, piknika, saio instituzionalagoak, euskal meza bat St Patrick katedralean edota Columbus Day-ko kabalkadan euskal talde gisa parte hartzea. Urkullu lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia ekitaldiotan izango dira.

New York, Estatu Batuak. Hiriko euskal etxetik adierazi dute honakoa dela behin-betiko egitaraua, xehetasunen batean eguneraketaren bat egon badaiteke ere. Ekitaldiak urriaren 7tik 14ra bitartean egingo dira New Yorken, Estatu Batuetako euskal etxerik zaharrena den honen ehun urteak ospatzeko.

Egitarauak biltzen ditu, batetik, CUNY unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrak antolatuta eta Etxepare Euskal Institutua lankide eratutako ekitaldi irekiak, Manhattanen; EHMG mintegiaren baitan Columbia Unibertsitatean eta Eusko Etxean bertan eginiko saioak; eta ostiral gauetik aurrera, festa eta ospakizun giroko ekitaldiak, Eusko Etxean eta Manhattango areto batean, tartean dantza eta musika kontzertu eta erakustaldiak, piknikak, euskal-amerikar meza bat, Mendeurrenaren Gala edota Columbus Dayko kabalkada famatuan euskaldunek aurten izango duten partaidetza.

Oroit dezagun Euskal Herritik bertaratuko direla iragarri dutela, maila instituzionalean, Urkullu lehendakariak (lehenago Washington DC eta Wisconsin-dik pasatuta) eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Forui Aldundiko diputatu nagusiak.

Ordezkaritza artistikoari dagokionez, bertan izango dira:

-Kalakan hirukote lapurtarra
-'Amuma Says No' musika taldea, Boise (Idaho) koa
-Triskalariak Dantza Taldea, Salt Lake City (Utah) koa
-Urki dantza taldea, Andoaingoa (Gipuzkoa)
-Amaia Arberas sopranoa, Donostia/New York-ekoa
-San Antonio de Iralabarri-ko Abesbatza, Bilbokoa
-Zortzi showa, Christopher Pavia eta Adelaide Daraspe-rena, Hendaia/Quebec-ekoak

EGITARAUA

ASTELEHENA, URRIAREN 7a

Kultur egitarau irekia, CUNYko Bernardo Atxaga Katedraren eskutik, Etxepare Euskal Institutua lankide. CUNYren Graduate Center delakoan, 365 Fifth Avenue (34th St eta Fifth Ave).

-6:00pm: Basque Language and Basque Society today. Moderatzaile: Prof. José del Valle (The Graduate Center, CUNY). Hizlari: Prof. Jasone Cenoz (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU), 'Basque and Multilingual Education' titulupean; Prof. Jacqueline Urla (University of Massachusetts. Amherst), gaia 'Reclaiming Basque: Language, Nation and Cultural Activism; Prof. Itziar Idiazabal (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU eta UNESCOren Munduko Hizkuntz Ondarekoa), gaia 'The Normalization of the Basque Language: A Good Practice to Preserve Language Diversity'

-7:45pm: izenburua (honela, gaztelaniaz) Políticas Lingüísticas, políticas de convivencia: el caso catalán, gallego y vasco. Moderatzaile: Prof. Mari Jose Olaziregi (Etxepare Institutua); hizlari: Patxi Baztarrika (Hizkuntza Politikako sailburuordea, Eusko Jaurlaritza), izenburua 'El caso del euskera: las paradojas de un paradigma'; Anxo Lorenzo (Kultura Idazkari Nagusia. Xunta de Galicia), gaia 'Una política lingüística para la Galicia del siglo XXI'; Prof. Eva J. Daussà (State University of New York in Buffalo), izenburua 'Cataluña: treinta años de planificación lingüística, y sigue'

ASTEARTEA, URRIAREN 8a

Eusko Etxean (307 Eckford Street (Eckford St eta Greenpoint Ave, Brooklyn)

-7:30pm: Unai Lauzirika Amias-ren hitzaldia (Leipzig Universität), gaia 'The relationship between Germany and the Basque Country during the Second Half of the 20th Century: The Euskal Etxea in Berlin'
-8:20pm: Galderak

ASTEAZKENA, URRIAREN 9a

Kultur egitarau irekia, CUNYko Bernardo Atxaga Katedraren eskutik, Etxepare Euskal Institutua lankide. Non: Black Box Theater, John Jay College of Criminal Justice (59th St y 10'th Ave)

-6:30pm: Aizpea Goenaga (Etxepare Euskal Institutua) aurkezle, Mark Kurlansky kazetari eta idazleak 'The world of the Basques' gaia

-7:45pm: 'Mikel Laboa, in Memoriam' kontzertua, Iñaki Salvador pianojole eta musikariaren eskutik (EHUko Mikel Laboa Katedra laguntzaile)

OSTEGUNA, URRIAREN 10a

-2-7pm: Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegiaren 10. edizioa, honako izenburu orokorpean: 'A History of the Basques in New York: on the Centennial of the Euzko-Etxea of New York (1913-2013)'; lehenengo eguna gaur, Columbia Unibersitsitatean, Sulzberger Parlor, 3rd floor Barnard Hall, 3009 Broadway, West 117 Street (117th St eta Broadway)

-2pm-2:15pm: Ongi etorri hitzak, honakoek emanak: Aitzol AzurtzaJosé C. Moya eta Oscar Alvarez Gila

-2:15pm-3:45pm: lehenengo saioa, moderatzaile Oscar Alvarez Gila. Hizlari: William A. Doulass (Center of Basque Studies-University of Nevada, Reno), honako izenburuz 'Past, Present and Future of Basque Immigration to the USA, 19th- 21th centuries'; Alberto Angulo Morales (EHU), gaia 'The Basques in America around the Birth of a Nation'; Pedro J. Oiarzabal (Deustuko Unibertsitatea), honako izenburupean, 'A Short History of the Basque Club of New York'

-3:45pm-4:00pm: Galderak

-4:00pm-4:30pm: Atsedena

-4:30pm-4:30pm: bigarren saioa, moderatzaile José C. Moya; Hizlari, John Bieter (Boise State University), gaia 'New York: Gateway to Basque Western America', Xabier Irujo (CBS-University of Nevada, Reno), gaia 'The Bombing of Gernika and its Impact in the Americas'; Ludger Mees (EHU), gaia 'Governing from the Big Apple: Nationalist Politics and International Strategies. The Basque Government in New York (1941-46)'; eta Oscar Alvarez Gila (EHU), gaia 'Constructing a Stereotype: Images of Basque Immigrants in American Cinema'

-4:30pm-7:00pm: Galderak

OSRIRALA, URRIAREN 11

-5pm-7pm: EHMG mintegiaren bigarren eta azken eguna. Modera: William A. Douglass. Exponen, Pedro J. Oiarzabal (Deustuko Unibertsitatea), gaia 'Into a new frontier: Basque Diaspora and Cyberspace'; Anna Aguirre (Euzko Etxea of New York), gaia 'Three generations in New York'; Argitxu Camus-Etchecopar, gaia 'NABO (1973-2013): 40 years of Promoting Basque Culture and Linking Basque Organizations togerher in North America'; eta Joseba Etxarri (EuskalKultura.com), gaia 'Zorionak, Eusko Etxea of New York: A Tribute to the Oldest US Basque Club on its Centennial'

-8pm-9pm: Kalakan en emanaldia

-9pm: Eusko Etxearen taberna zabalduko da

LARUNBATA, URRIAREN 12a

-8am-3:00pm: NABOren udazkeneko bilkura Euzko Etxea

-2:30pm: Euskal dantza eta kantuak East River State Park-en, Brooklyn-en.arte hartuko dute Andoaingo Urki dantza taldekoek; eta Salt Lake-ko Utah-ko Triskalariak taldekoek. Baita ere, kantuz, Bilboko Iralabarriko San Antonio Abesbatzako kideak

-4:00pm: euskal pilota erakustaldia (baieztatzeke)

-8:00pm: NABO ordezkarientzako afaria Euzko Etxean (baieztatzeke)

IGANDEA, URRIAREN 13a

-10:15am: Euskal-amerikar meza St Patrick katedralean, New Yorkeko Josu Iriondo apezpiku laguntzailea meza-emaile, Iralabarriko San Antonio de Iralabarri abesbatza kantari (St. Patrick's Cathedral, 14 East 51st St, 512 St and 5th Ave)

-12:15pm: Iralabarriko San Antonio Abesbatzaren emanaldia, Familia Sakratuaren elizan (Holy Family Church, Nazio Batuetatik hurbil (315 East 47th St eta Bigarren Hiribidea)

-1:15pm: Euskal piknika, Dag Hammarskjold plazan, Nazio Batuen ondoan. Arituko dira: Andoaingo Urki taldea eta Salt Lake City-ko Utah-ko Triskalariak taldea. Nork berak eraman behar du janaria, euskal etxeak ez du zerbitzu hori eskainiko, debekatua dago plazan erre edo alkohola edatea

-6:00tan, puntuan: Mendeurreneko Gala. Jazkera egokia eskatuko da. Arituko dira Amaia Arberas sopranoa, Kalakan, Boise-Idaho-ko Amuma Says No, eta Christopher Pavia eta Adelaide Daraspe-ren Zortzi ikuskizuna. Helbidea: Midtown Loft & Terrace, (267 Fifth Ave (East 29th St eta Fifth Ave)

ASTELEHENA, URRIAREN 14a

-9:00am: Columbus Day. Kabalkada famatua Bosgarren Hiribidetik gora gauzatzen da, 44.kaletik 72.era bitartean, emanaldiak 67. eta 69.aren artean eginda. Gonbidapena luzatzen zaie Eusko Etxeko, NABOko kideei eta Euskal Herritik etorritakoei parte hartzera, eskuetan edo soinean objektu edo jantzi tipikoak, hala nola txapela, zapia, eta abar; musikariei, instrumentua eskuetan, eta dantzariei dantza jantzia soinean; ez ekarri otoi motxila, maleta edo antzekorik

Xehetasun gehiago:

-Eusko Etxea of New York
Iker Goñi (EEko idazkaria): (1) 646 379-5966
nyeuzkoetxea2013@gmail.com



Komentarioak

  • Zure/Zuen ahalegina eta egite ona eskertuz

    ... zuen zuzenketa azkarrak, eta euskarazko atala txukundu izanak, alaitu egin nau eta nire eskaerei emandako arreta nahiz zuen lana eskertzen dizuet. ... bestalde, zuei bidalitako albistea hizkuntza bakarrean bidali dizuetela antzeman nezakeela iruditu zaidanez, nire iruzkina ez zen zuentzat espreski, hasieratik, hizkuntza bakarrean idaztea erabaki duen horrentzat baizik, bere gogoeta (eta barne galdera) eragitearren batik bat. ... eskerrik asko!!!!!!!!

    MariJoxe, 2013/09/23 21:18

  • MariJoxeri

    Kaixo MariJoxe eta lehenengo eta behin zure iruzkinak eskertu nahi dizkizugu, oraingoak eta orain artekoak. Esan bestalde, bai, gaztelera sartu zaigula ahapaldi batean (hiru hizkuntza erabiltzen dituen medio batean aritzearen ondorio) eta zure iruzkinari esker zuzendu dugula. Artikuluaren ingelesezko bertsioari buruz, seguruenik gaur gauerako edo biharko egongo da prest, izan ere, oso ahal labur eta murritzekin ari gara lanean eta iristen garenera baino ez gara iristen, iristen garenean, eta gauden moduan gaudenez askoz gehiago ezin egin. Baina kasu honetan behintzat, bidali ahal izango diezu ingelesezkoa lagunei, eta eskertzen dizugu.

    EuskalKultura.com, 2013/09/23 15:48

  • Bigarren eskaera

    Egitaraua ingelesez ez ote dago, ingelesa izanik New Yorkeko hizkuntzarik erabiliena? Lagunei bidali nahiko nieke haiek ere gertura daitezen. Lagunek euskaraz apur bat eta ingelesez dakite. Ea bigarren eskaera hau lehenaren ondoren gauzatzen den. Euskarazko egitaraua gaztelerazko esaldiak tartekatuz dugula eta, itzulpena izan dela aditzera eman dit, eta ingelesezkorik ez dugu... Arreta eskertuz, lanari eutsi!

    MariJoxe, 2013/09/23 15:14

  • Egitaraua goitik behera jartzeko erregua

    Egitarau honetan gaztelera datorke iratxo moduan... txukuntzeko eskaera da hau.

    MariJoxe, 2013/09/23 15:06

  • Aitzol Azurtza lehendakariari agurra

    Zure izena irakurri berri dut, baina Euskal Etxeko gaur egungo lehendakaria zarela jarri gabe, xelebrea. Bertako gaur egungo bazkideei ez dakit leku egin dizueten egitarauan, eta hori are xelebreagoa da, hasieran, horrela zirriborratu bazenuten ere, sortu zenetik orain arteko denei eskerrona azaltzearren, eta euskal identitatea ameriketan ere agertzearren. Jaia zuentzat ere izango dela nahiko nuke, irrikan geldi badaiteke ere... Eskuminak eta laster arte.

    MariJoxe, 2013/09/23 15:03

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia