euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kinku Zinkunegiren hitzaldi 'bizi eta argigarri'ak pintxo-pote biziari eman zion bide Sao Paulon

2013/07/22

Cervantes Institutuko argazkiak eta partaideenak Kinku Zinkunegirekin.
Cervantes Institutuko argazkiak eta partaideenak Kinku Zinkunegirekin.

PUBLIZITATEA

Munduan euskara irakasleak formatzea xede duen HABEren 'Euskara Munduan' egitasmoaren baitan, ekimen horretako koordinatzaile den Kinku Zinkunegik bidaia egin ohi du Hego Ameriketara, programa barneko barnetegietan parte hartzeko. Aurten ere honela egin duelarik, Argentinako Rosarioko barnetegian parte hartzeko, egun batzuk lehenago Brasilen egon da, eta hitzaldia eman du bertan euskarari buruz Sao Pauloko Cervantes Institutuan, hiri honetako Euskal-Brasildar Etxetik adierazten zaigunez.

Sao Paulo, Brasil. EuskalKultura.com-ek gaur bertan argitara eman duen beste albiste batean, HABEren 'Euskara Munduan' egitasmoko koordinatzaile den Kinku Zinkunegiren berri ematen da, euskara irakasle eta HABEko teknikari den Zinkunegi Argentinako Rosarion baitabil egunotan, iragan larunbatetik aurrera hiri hartako Zazpirak Bat Euskal Etxean egiten ari den 'Neguko Barnetegi'an ari baita parte hartzen, Brasil, Txile, Argentina eta Uruguaiko 32 ikasle/irakasle ikastaro egile. Argentinara heldu aurretik, baina, Brasildik pasatu zen Zinkunegi, Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxetik gogora ekarri digutenez, eta hitzaldia eman zuen bertako Cervantes Institutuko auditorium-ean, euskararen egungo egoera hizpide.

Oskar Goitia buru duen euskal etxe saopaulotarretik dioskutenez, hitzaldia eman zuen uztailaren 16an HABEko teknikariak Sao Pauloko Cervantes Institutuan, euskararen egungo egoerari buruz eta sortu ere interes handia sortu zuen, solasaldi bizi eta argigarria erdietsiz eta bertaratutakoen galdera ugari eraginez. Ekitaldiaren ostean ziurtagiriak banatu zitzaizkien parte hartu zutenei eta, guztiaren ondotik, euretako talde handiska batek pintxo-potea egin zuen.

Gogora dezagun 'pintxo-potea' Euskadiko hainbat herri eta hirietan indarra hartzen ari den 'poteo' mota dela. Partaideak tabernaz-taberna joaten dira, leku bakoitzean pintxo eta pote bana hartuz, normalean prezio apaletan. Ikus Sao Paulon aurretik eginiko pintxo-potea, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia