euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeko kide eta lagunek euren lehenengo 'pintxo-potea' egin dute

2013/07/18

Sao Pauloko lehenengo 'pintxo-potea' deitu duten honetan parte hartutako lagunak (argazkia SPEE)
Sao Pauloko lehenengo 'pintxo-potea' deitu duten honetan parte hartutako lagunak (argazkia SPEE)

PUBLIZITATEA

Brasilgo Sao Paulotik bertako Eusko Brasildar Etxeak gauzatu berria duen elkarretaratze baten berri eman digu, Euskal Herrian gero eta zabalduagoa, baina orain, nonbait, Diasporan ere bidea egiteko zorian egon daitekeena. Pintxo-poteaz ari gara --edo honen bertsio batez-- halako ekimena burutu baitute Sao Paulon lehenengoz. Arrakasta kari, bigarrena ere egitekotan dira, egunotan Brasil bizitzen ari den protesta egoerak uzten duen neurrian.

Sao Paulo, Brasil. "Pintxo-potea" (poteo berezi bat, alegia basoerdi edo zerbait-edate jira bat zenbait tabernatan, non edariarekin batera pintxo bat ere jaten den, biak elkarrekin prezio beheititu berezi batean eskainia) Euskal Herrian ezezik, Diasporan ere hasi omen da bere bidea zabaltzen. Hala pentsa daiteke, behintzat, Sao Paulotik datorkigun azken deialdi hau ikusita.

"Pintxo-pote" brasildar hau pasa den ekainaren 20an egin zen Almodovar izeneko jatetxean, Sao Paulon, eta bertara euskal enpresari edo enpresa-langile talde polita bildu zen --Sao Paulon SPRIko zuzendari den Paulo Abasolok deiturik-- Eusko-Brasildar Etxeko zenbait lagunez lagunduta. 

Behar da esan, deituta zeudenetako asko bidean geratu zirela edo arazoz heldu zirela hiria protesta-egoerak hartuta baitzegoen, 2014ko Futbol Mundu-Kopagatik protestaka, politikoen hustelkeria, garraio publikoaren prezio-egoera eta herrialdea bizitzen ari den beste hainbat egoera salatzeko", esan dio EuskalKultura.com-i Oskar Goitiz Eusko-Brasildar Etxeko lehendakariak.

Heldu ahal izan zutenek, ordea, ekimen berritzaile honetaz gozatu ahal izan zuten, eta bigarren baterako deia ere zabaldu zuten, arrakasta ikusita. Sanfermin garaian egitekoa zen, baina protesta-egoerak ez du oraindik egitea ahalbidetu. Deiari adi egoteko gaztigatu du Oskar Goitiak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia