Buenos Aires, Argentina. Badatoz jaiak! Euskal etxe askotan egiten hasiak dira urte amaierako bilera eta topa-egiteak, eta egun gutxi barru Gabonetako mahaian eseriko gara, ohiko ospakizuna senide edota lagunekin partekatzeko. Tradizioaren zati bat opari trukea ere bada. Beraz, oraindik zeure opariak erabaki ez badituzu, garaiz zaude oparitze original bat egiteko. Argentinako gure korrespontsaliak bertako Diasporako ekintzaile zerrenda bat osatu du, hainat objektu, produktu eta sorkuntzekin. Ea inspirazio iturri balio dizun!
— 'Aitunea', euskal kultura koloretan. Kamisetak, katiluak, pegatinak, txapak, giltzariak eta euskal motiboak dituzten beste hamaika objektu, María Viriginia Laordenek diseinatuak. Cañuelasen duen tailerretik, postaz helarazten ditu Argentina osora. Oraindik ezagutzen ez baduzu, Instagram-en aitunean, ikus dezakezu bere lana, eta WhatsAppez eskatu, zenbaki honetara idatziz 2226-458060
— 'Ama Maitea', chutney patagoniarra. Chubut Ibaiaren Beheko Ibarreko frutekin egindako saltsa gazi-gozoak, gehigarririk eta kontserbagarririk gabe, aproposak okela eta beste janari batzuk laguntzeko. Euskaraz, 'Ama Maitea' izena ezarrita, omentzen du Maite Caracotchek bere ama, harengandik jaso baitzuen errezeta. Produktuaz eta haren historiaz gehiago jakiteko, amamaitea.ar orrialdera jo dezakezu. Saltokiak non dauden ere kontsulta dezakezu. Abendu osoan, 454 g-ko flaskoak promozioan daude, eta % 10eko deskontuarekin eros ditzakezu (250 g-ko flasko bat + 454 g-ko zapore desberdineko bat). CABA inguruan bazabiltza eta Tigre aldera paseoa egin nahi baduzu, Destilo Dendan aurkituko dituzu (Sarmiento 571, Tigre). Herrialde osora egiten dute bidalketa. WhatsApp: 549280-4387516
— Amurrio, gozogintza eta txokolategintza artesaua. Aukera polita dira jai hauek euskara irakasle eta denbora berean gozogile den Cecilia Canz Aranoak baserritik jasotako errezetekin egiten dituen gutiziak dastatzeko. Postreak, pastelak, hainbat gozoki mota eta, jakina, ogi gozo tradizionala eta stolen motakoa ere bai. Oparitzeko, edo Gabonetako mahaian partekatzeko, ez galdu aukera! CABAn edo inguruan bizi bazara, kontakta Instagram bidez: amurrio.gozotegia
— Eguzki, eskuz margotutako portzelana. Ethel Arregui Buenos Aires probintzian bizi da, Pergaminon gaur egun. Lagun Onak Euskal Etxeko partaide, danborradan jotzen du eta, gainera, bere euskal espiritua sortzen dituen pieza paregabeetan isurtzen du. Bere lanak ikusteko aukerarik izan ez baduzu, baina interesa baduzu WhatsApp bidez jar zaitezke harremanetan: 2477-347800, eta gustura erantzungo dizu.
— Lauburu Edizioak. Beste norbaiti, baina zeuri buruari ere opari polita egiteko, liburu bat beti da aukera ona, are gehiago beherapenez erosten baduzu. Lauburuk euskal gaiei buruzko argitalpen katalogo interesgarria du (ikus hemen). Bi liburu edo gehiago zuzenean argitaletxeari erosita, % 20ko deskontua izango duzu. Erosi Instagram bidez: edicioneslauburu, Facebook-en: Ediciones Lauburu, edo posta elektronikoz, edlauburu@gmail.co-en. Posta Argentinarrez Argentina osora. Eskuratu liburuak baita ere Euskaltzaleak-en (Bernardo de Irigoyen 826. IG: idiomavasco), baita La Comuna edo Aupa libros liburu-denda birtualetan ere. CABAn, jasotzeko puntu ugari: Mandragora (Villa Crespo), La Libre (San Telmo) edo Sudestada (Tribunales) liburu-dendetan.
— Txapela sagardo naturala. Milena Aramburu eta Xabier Aguirre dira PatagoniaArgentinarrean egina den Txapela euskal sagardo proiektuaren sortzaileak. Txapela Argentinan sortu zen Astigarragako Petritegi sagardotegi ospetsua lagun. Río Coloradoko (Rio Negro) CRC kooperatibaren lantegian egin eta botilaratzen da.Duela urtebete Juliá & Echarren sagardoa merkaturatu zuten, frutaz gozatua eta apur bat gasifikatua eta, duela gutxi, Berriz, "euskal sustraien esentzia" harrapatu nahi duen gin bat. Baina produktu gehiago ere badituzte. Argibideak www.tiendadesidras.com webgunean edo sareetan. IG: txapelasidra, eta FB: txapelasidravascanatural. Bi sagardok eta Berrizek osatutako konboa prezio berezian. % 10eko deskontu estrako kupoia EuskalKultura.eus-eko irakurleentzat info@txapela.com.ar helbidera idatzita "Zorionak Euskal Kultura" izenburuan ipiniz, produktuak online erosteko abendu osoan..
— Zirimiri, euskal nortasuna duen zeramika artisaua. Mateak, katiluak, edalontziak, pinak, labetik atera berri diren pinguinoak eta euskal motibodun beste hainbat objektu eder, oparitzeko eta erabiltzeko. Txitxo Abasolok tailerretik pasatzera gonbidatzen zaitu (San Luis 3122 eta Anchorena, barruko aldeko 4. txirrina, Abasto, CABA) eta bere lanen bat eskuratzera. Piezen katalogoa Instagramen: zirimirizeramika. Abenduaren 21ean, larunbata, 18etatik 23etara, "Zirimiri Tailerra. Ateak zabalik " ekitaldia egingo da, bertako ekintzaileen produktuen azoka eta tailerreko partaideen lanen erakusketa. Eta, ixteko, topa Txapela sagardoarekin egingo duzue. Ez galdu!
Zure ekimena zerrendan honetan ez badago, idatzi info@euskalkultura.eus helbidera