euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Inazio eguna ospatu nahi duzu? Hona hemen Argentinako hainbat euskal etxeren jai egitaraua

2012/07/25

Arrecifeseko dantzariak bertoko San Inazio jaian, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Arrecifeseko dantzariak bertoko San Inazio jaian, artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Jakina denez, leku berezia du Iñaki Deuna edo San Inazio jaiak Diasporako instituzio askoren egutegietan eta urtero bezala 2012 honetan ere ehunka gonbidatu bilduko dira euskal etxeetako aretoetan janari eta ardo onez bustitzeko asmoz. Erakunde batzuetan, proposamen bat baino gehiago gauzatuko dira, hala nola elizkizunak, dantza emanaldiak edo kontzertuak. Hitzorduak abuztuan zehar burutuko dira gehienbat, uztailaren 28an hasiz Necocheako Euzko Etxea-ren eskutik. Necocheaz gain, hona Buenos Aires, Chascomus, Arrecifes, La Plata, Villa Maria eta Comodoro Rivadaviako euskal etxeetatik heldu zaizkigun gonbidapenak. Jai, ordea, beste zenbait herrialdetako euskal etxeetan ere ospatuko da, tartean Uruguai, Txile, Espainia, Mexiko, Uruguai eta Venezuelan.

Necochea, Argentina. Loiolako San Inazio eguna euskal diasporan gehien ospatzen den jaietako bat da. Batez ere urte gehien dauzkaten euskal etxeetan ekintza eta jai bereziak antolatzen dira santu azpeitiarraren eguna ospatzeko. Aurtengoa ez da salbuespen izango, eta uztaileko azken asteburutik hasita, San Inazio proposamen anitz luzatuko zaizkio komunitateari abuztuan zehar. Aurreko egunetan aipatu ditugu Misiones probintziako San Ignacio herrikoak, ondoko Corpus Christiko Eusko Etxearen eskutik. Jaietan parte hartu nahi dutenentzat, hona hemen beste gonbite batzuk:

Necocheako Euzko Etxean

-Uztailaren 28an, 22:00etan, afari eta erromeria euskal etxeko egoitzako balio anitzeko aretoan.
-Uztailaren 31an, 7:00etan, ‘Alegre despertar’ delako zorion agurra; 11:00etan, agintariei agurra; 11:30etan, Mariano Necochea generala eta On Angel Murgaren omenez lore sorta eskaintza; 12:00etan, Gernikako Arbolaren kimuari omenaldia; 12:30etan, txikiteoa euskal etxean; 19:00etan, meza San Maria del Carmen Parrokian; 21:00etan, lagun arteko afaria euskal etxean. Informazio gehiago eskuratzeko, 02262 42 5841 telefonora jo.

Buenos Aireseko Laurak Bat-en

-Uztailaren 31an, 19:00etan meza San Ignacio elizan.
-Abuztuaren 3an, kontzertua Javier Iñaki de Arza Blancok zuzentzen duen Denak Bat Kultur Elkarteak antolatuta, euskal etxearen egoitzan. 
-Abuztuaren 11an, Miguel Angel Pesceren zuzendaritzapean, Lagun Onak abesbatzaren emanaldia.
-Abuztuaren 12an, 12:30etan, dantza erakustaldia Laurak Bat-eko trinketean. Bazkaria. Laurak Bat-eko 2012ko Mus Txapelketaren sari-banaketa.

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-en

-Abuztuaren 4an, 20:00etan, bertako euskal etxeko Eusko Hazia dantza taldearen dantza emanaldia herriko Brazzola Antzokian. Sarrera: $10; umeentzako sarrera $5.

Rosarioko Zazpirak Bat-en

-Abuztuaren 4an, 21:00etan, San Inazio eta euskal etxearen mendeurreneko afaria Don Ferro aretoan. Dantza emanaldia eta euskal kultur txokoa. Sarrerei dagokienez, helduentzat: 200 peso; txikientzat (hamar urte arte dituztenentzat), 75 peso.

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en

-Uztailaren 5ean, 11:00etan meza San Jose de los Arrecifes parrokian; lagun arteko bazkaria (menua: pionono entsaladarekin, behi saiheskia, edariak, postrea); euskal etxeko dantza talde guztien (txiki-ertain-heldu eta txiki zaharren) emanaldia. Erromeria Javier Olivaren musikarekin. Sarreraren prezioa: $120. Aldez aurretik erosteko, jo 02478 45 4468 telefonora edo idatzi centrovascoarrecifes@gmail.com helbidera.

Villa Mariako eta La Platako euskal etxeetan

Cordobako eta Buenos Aires probintzietako euskal etxe hauetan abuztuaren 12an ospatuko da Iñaki Deunaren jaia. Bietan lagun arteko bazkariak eskainiko zaizkie gonbidatuei, erakundearen egoitzetan. Informazio gehiago eskuratzeko, Villa Mariako Euzko Etxean cvascovm@gmail.com helbidera idatzi eta La Platako Euzko Etxearen kasuan secretaria@cvascolaplata.org.ar helbidera.

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea-n

Abuztuaren 18an, 21:00etan, Galiziar Zentroan, España kaleko 666. zenbakian. Euskal plater tipikoak eskainiko dira. Dantza-emanaldia. Sarrerak eskuratzeko, euskal etxearekin jarri behar da kontaktuan vascoscr@yahoo.com.ar helbidean.

-Misiones probintziako San Ignacioko Euskal-Argentinar Jaiko berri



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia