euskal diaspora eta kultura
2011/12/28
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak, asteartero egiten duen Gobernu Kontseiluan, aztertu eta onartu egin zuen atzo Bruselako Euskal Etxea (BEE) euskal etxe gisa aitortzen duen erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen ondorioetarako.
Neurri honekin hiriburu europarrak berreskuratu egin du, izen ofizial honekin gainera, 'Bruselako Euskal Etxea', hiriko aurreko euskal elkartea, Txalaparta Bruselako Euskal Etxea izenekoa, ahultzen joan eta 2004an desagertu baitzen Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistrorik.
EuskalKultura.com-ek duela bi aste eman zuen argitara orain ofizialdu den euskal etxearen ekintzen eta ezaugarrien berri ematen duen artikulua, hemen irakur daitekeena.
Bruselan, euskal etxeaz gain, Euskadiren Ordezkaritza ere badago, Eusko Jaurlaritzak erakunde gisa Europaren aurrean daukan ordezkaritza zuzen eta ofiziala, Marta Marin ordezkaritzaburu.
-Bruselako Euskal Etxearen (BEE) webgunea: www.bruselako.be
-Bruselako Euskal Etxea facebooken: www.facebook.com/bruselako
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus