euskal diaspora eta kultura
2011/12/14
PUBLIZITATEA
Brusela, Belgika. Iazko azaroaz geroztik Belgikako hiriburuan bada euskal etxerik. Bruselako Euskal Etxea hiri honetan sortu den bigarrena da; izan ere, orain dela urte batzuk bazen hemen Txalaparta izeneko euskal elkarte bat, baina sasoi zail batzuen ostean desagertu eta 2004ean desagertu zen euskal etxeen errregistro ofizialetik. Orain erregistro horretan datozen asteetan sartzea espero du elkarte berriak.
Jean-Louis Seiller bazkideak elkartearen berri eman dio EuskalKultura.com-i. Bere burua aurkeztea eskatu diogu: "Nire ama donostiarra da; 1930ean jaio zen eta 1937an Belgikara bidali zuten, beste ume asko bezala, bere bi anaiekin. Bigarren Mundu Gerraren ostean hemen gelditu eta nire aitarekin ezkondu zen. Ni Belgikan jaioa naiz, eta nire anaia ere. Oraindik familiaren erdia Euskal Herrian dut --Donostian eta Hernanin-- eta hangoa sentitzen naiz hemengoa baino gehiago", azaltzen digu Seiller-ek.
Bera bezala, elkartean badira Belgikan jaioak diren euskaldunen seme-alabak; beste bazkide batzuk belgiarrak dira; eta badira ere Euskal Herritik bertara lanera bildutako euskaldunak.
Euskara eta 'Txalaparta'
Elkarteak antolatu dituen ekimenen artean aipagarria da aurtengo maiatzean sortu zen 'Txalaparta' abesbatza. Hamar kantarik osatzen dute taldea. Horrez gain, elkarteak euskara praktikatzeko bilera egiten du hileko lehen asteartean eta hilean bitan euskara klaseak ematen dira. Iragan maiatzean Xarnege taldeak bisitatu zuen elkartea eta kontzertua eman zuen.
Datozen hilabeteei begira elkartea euskal dantza taldea sortzekotan da, eta euskal pilota ikastaroak ere antolatu nahi ditu.
-Bruselako Euskal Etxearen webgunea, hemen
-Bruselako Euskal Etxea Facebook-en, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus