euskal diaspora eta kultura
2011/12/19
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Joan den ostiralean orrialde hauetara ekarri genuen Euskal Herritarren eta Gizataldeen arloko lau espezializazio bekez gain, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak beste 13 espezializazio beka deitu ditu, zuzenean Idazkaritza Nagusiaren menpe edo ardurapean jarduteko, honen Gasteizko egoitzan edota Euskadiren Ordezkaritzetan, honela banatuta:
-4 Gasteizen, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian
-4 Bruselan, Batasun Europarrerako Euskadiren Ordezkaritzan
-1 New Yorken, Euskadiren AEB, Kanada eta Mexikorako Ordezkaritzan
-1 Mexikon, AEB, Kanada eta Mexikorako Ordezkaritzaren Mexikoko Bulegoan
-1 Santiagon, Euskadiren Txile eta Perurako Ordezkaritzan
-1 Bogotan, Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkaritzan
-1 Buenos Airesen, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Ordezkaritzan
Bekak 12 hilabetekoak izango dira eta hornidura ekonomikoari dagokionez, 16.000 eurokoak izango dira Gasteizko lau beketako bakoitzari dagokionez, eta 24.000 eurokoak gainerako guztietan, beti ere legez dagokien atxikipen fiskala egingo zaielarik.
Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 16a izango da.
Deialdi honetara aurkeztu ahal izateko, besteak beste, honako baldintza nagusiak bete beharko dituzte eskatzaileek:
-Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea.
-Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea. Titulu horrek ofiziala beharko du izan dagokion herrialdean.
-Gehienez 30 urte izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean
-Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana aurretik
Orain arteko lerro hauetara bildutakoa, dealdiaren eduki nagusien laburpena baino ez da. Oinarriak bere osotasunean honako loturetan aurki daitezke:
-Informazio osoa Lehendakaritzaren webgunean
-Deialdiaren ebazpena
-Bekak arautzen dituen Dekretua
[informazio hau idatzi dugunean, link batzuk ez zeuden prest euskaraz, "itzultzeko prozesuan" omen zeudelako; horregatik ager daitezke gaztelaniazko bertsioan]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus