euskal diaspora eta kultura
2011/12/15
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Deialdi honetara aurkeztu nahi dutenek, honako baldintza nagusiak bete beharko dituzte, besteak beste:
-Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe bateko kide izatea.
-Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea. Titulu horrek ofiziala izan beharko du dagokion herrialdean.
-Gehienez 30 urte izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean
-Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana aurretik
Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak 32.000 euroko dotazioa izango du; eta Argentinan eta Estatu Batuetan burutu beharreko beka bakoitzak, 48.000 eurokoa. Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du. Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da eta esleitutako diru-laguntzaren % 50ekoa izango da, bekadunek lehenengo txosten aurkeztu ondoren; bigarrenean, %40a ordainduko da, hau ere dagokien txostena aurkeztu ostean; eta hirugarrenak, geratzen den %10a bilduko du, bekadunek azken txostena aurkeztu eta Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak aprobetxamendu txostena eman ondoren.
Eskabideak Gasteizen aurkeztu ahal izango dira, edota munduko Euskadiren Ordezkaritzetan, eta Legeak onartzen dituen gainerako lekuetan. Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 16 izango da.
Onartutako eta baztertutakoen zerrenda www.euskadi.net/euskaldunak webgunean eta Irekian argitaratuko da. Esleipen ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net-en argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Artikulu honetan argitara eman dugun informazioa laburpen bat besterik ez da, interesatutako pertsonek osorik irakurri eta bete beharko baitituzte deialdi originalean agertzen diren baldintza guztiak. Deialdi osoa eta baldintza eta jakingarri guztiak honako bi dokumentuetan topa daitezke:
-2012ko deialdi hau arautzen duen Ebazpenean
-Espezializazio bekak arautzen dituen Dekretuan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus