euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cañuelas-eko Denak Bat Euskal Etxea anfitrioi, asteburuan Dantzarien Aberri Egun Festako IV. edizioan

2010/03/26

Cañuelasko Elkarretaratzearen aurreko edizio batean eginiko artxibo argazkia, dantzarien loleku den Smata aterpetxean (argazkia EuskalKultura.com)
Cañuelasko Elkarretaratzearen aurreko edizio batean eginiko artxibo argazkia, dantzarien loleku den Smata aterpetxean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Argentinako leku eta probintzia diferenteetako 15 dantza talde bilduko dira asteburu honetan Buenos Aiures probintziako Cañuelas herrian, aurten laugarren edizioz bertako Danak Bat Euskal Eteak antolatu duen Aberri Eguneko Dantzari Elkarretaratzean. Hitzordua gero eta data finkoagoa bilakatzen ari da gero eta dantza talde argentinar gehiagoren egutegian, urteko hitzordu nagusia den Euskal Aste Nazionalaren sei bat hilabetera ospatzeko jai edo dei biltzaile gisa. Aurten, gonbidatu bereziak datoz Europatik, Aiara Dantza Talde arabarrak Argentinako leku batzuetan zehar egingo duen bira bihar beran hasiko baitu Cañuelasen. Programak, kalejirak, emanaldiak eta, gau partez, erromeria baitaratzen ditu biharko egunari dagokionez.

Cañuelas, Argentina. Hitzordua bihar eta etzi da Gustavo Arrieta alkate (intendente) daukan Buenos Aires probintziako herri honetan. Arrieta alkateak berak parte hartu izan du aurreko edizioetan, eta hitz batzuk zuzendu dizkie larunbat arratsaldez San Martin plazaren albo batean ezarritako oholtzaren gainetik, festan parte hartu duten dantzariei eta euskal gizataldeko kideei eta, oro har, plazara eta kaleetara euskal musikak eta euskaldunengiroak erakarritako Cañuelasko biztanle guziei.

Dantza taldeei dagokienez, aurten 15 dira --xifra urterik urte gora ari da egiten-- parte hartuko duten dantza taldeak. Horietarik, bi Buenos Aires Hiri Autonomotik etorriak, Ekin Dantzari Taldea eta EAB eta Eusko Ekintzako Dantzariak; eta horiekin batera honako herrietako taldeak: Villa Maria (Córdoba), Rosario (Santa Fe), Paraná (Entre Ríos), eta Buenos Aires probintziako Arrecifes, Laprida, Chivilcoy,  Maipú,  Chascomús, La Plata, Mar del Plata eta Gral. Rodríguez-ko taldeak; eta Cañuelas bertatik, Las Cañuelas Eskolako Euskal Dantza Tailerra eta herriko Denak Bat Euskal Etxeko dantzariak.

Euskal Herritik etorrita, Aiara Dantza Talde arabarreko dantzariak arituko dira. Izan ere, partaidetza horrekin hasiko dute bihartik aurrera eta Argentinako zenbait euskal etxe eta oholtzetan egingo duten bira artistiko laburra. Ikus hemen.

Biharko programa, bestela, 12:30etan hasiko da, ordezkariak Smata aterpetxeko instalazioetara heltzen doazen heinean. Arratsaldeko bostetan, dantzari biltze bat egingo da Denak Bat Euskal Etxearen  egoitzan, herriaren erdigunean, eta sei t'erdietan kalejira herrikoia hasiko da, Euskal Etxeko Danborrada eta dantza talde partide guztiekin San Martin plazara heldu arte.

San Martin plazan ipinirako oholtza gainean, buruzagien hitzak, aurkezpen eta agurrak eta ondoren hurrenez hurren Cañuelaseko estiloko danborrada donostiarra egingo da, eta Elkarretaratzeko partaide diren dantza taldeen erakustaldiari ekingo zaio. Eguna, bertatik hurbil den Euskal Etxearen egoitzan gauzatuko den erromeriarekin bukatu da goizaldeko ordu txikietan, euskal eta argentinar musika egokiro nahasi eta biziaraziz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia