euskal diaspora eta kultura
2008/10/03
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Nafarroako gobernuburua Santa Fe eta Mendoza probintzietako agintariekin eta bertako Nafar Etxeen inguruan antolatutako komunitateekin bilduko da gehienbat, gobernuko iturrietatik EuskalKultura.com-i jakin arazi zaionez. Santa Fe-ko Rosarion, bertako Nafar Etxeak antolatu duen 22 urtez azpiko Munduko Pilota Txapelketako finalak ikusiko ditu urriaren 18 eta 19an, nafar etxe horrek ondoko Funes herrian daukan 36 metroko "Nafarroako Erresuma" pilotalekuan. Rosarion, baita ere, Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea emanen dio Sandalio Monreal Suberviola urte askotan bertako Nafarroako Etxeko presidente izandakoari (ikus hemen).
Sanz presidentea Hermes Binner Santa Fe Probintziako gobernadorearekin bilduko da, eta Nafarroako Gobernuaren eta Argentinako erakundeen arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dute, Argentinako sendagileak Foru Komunitatean espezializatu daitezen. Miguel Lifschitz Rosarioko alkatearekin ere bilduko da Sanz, eta 'Clemente Álvarez' Larrialdietarako Ospitalea bisitatuko du, Nafarroako Gobernuaren izenean hainbat medikuntza tresna emateko.
Mendoza Probintzian, berriz, La Navarra taldeko Belasco de Baquedano upategiaren inaugurazioan hartuko du parte eta Nafarroako Gobernuaren giza laguntza jasotzen duen 'Don Orione' Etxeko artapen zentroa bisitatuko du. Era berean, harreman ofizialak eginen ditu probintziako eta hiriko agintariekin, eta Aconcaguako Unibertsitatea bisitatuko du. Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurreneko kontzertura ere bilduko da Sanz eta Mendozako Nafarroako Etxearen 25. urtemugako ekitaldietan parte hartuko du.
Lotura interesgarriak
Rosarioko Nafarroako Etxea
www.centronavarro.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus