euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak Carlos III.aren Gurutzea eman dio Sandalio Monreali, 'nafar argentinar eredu izateagatik'

2008/03/18

Sandalio Monreal Suberviola
Sandalio Monreal Suberviola

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuak Sandalio Monreali Carlos III.a Noblearen Gurutzea eman diola jakin arazi zuen atzo. Bi urte besterik ez zituela familiarekin batera Argentinara emigratutako Monrealek 77 urte ditu egun eta, besteak beste, 17 urtez izana da Rosarioko Nafar Etxeko presidente, egun ere bertako kontu ikuskatzaile delarik. 'Bizitza osoa gure nortasuna eta kultura sustatzen' eman duen pertsona, Nafarroako Gobernuak dedikazio eta ahalegin hori guztia publikoki onetsi nahi izan du eman berria dion errekonozimenduarekin.
Foru Gobernuak Sandalio Monrealek Rosarion 'bertako erkidego nafarrari eta oro har Argentinakoari eskaini dion bizi osoko dedikazioa eta ahalegin pertsonala' nahi izan du azpimarratu, Rosarioko erkidego nafarra koordinatu izan baitu 'Nafarroako kulturaren eta emigrazioaren bidea hartu behar izan zuten nafarren eta euren ondorengoen erreferente bihurtu arte, azken hauek bere egin dituztelarik Erreinu Zaharraren nortasun ezaugarri propioak', Alberto Catalan Gobernuaren kontseilari bozeramalearen hitzek aipatu zutenez.

Sandalio Monrealek beste hiru pertsonaiarekin batera hartu du Carlos III.na Noblearen Gurutzerako izendapena: Iruñeko espetxeko kapelaua, Antonio Azcona Munilla; Maria del Carmen Forcada Fernandez enpresari tuterarra; eta Nafarroako Unibertsitateko Leonardo Polo Barrena irakaslea. Hauek datorren apirilean hartuko lukete errekonozimendua, Iruñean Sanz presidentea buru egingo den ekitaldi batean. Sandalio Monrealen kasuan, gobernu iturrietatik adierazi dute adosteke daukatela noiz bidaiatu ahal izango den Rosariotik Iruñera, gauzak horren arabera antolatzeko.

Nafarroako Muetz herrian sortua, bi urte zituela aldatu zen Argentinara gaur egun 77 urte dituen Sandalio Monreal. Rosario, hamahiru urte zituenetik bere familiak zeukan esne negozioan aritu zen lanean. Hogeita lau urtetaik goiti merkatari jardun zuen ostatuen alorrean. Bere deitura izentzat hartu duten negozioen jabe izan da, eta baita ere 'Bar El Roncal' edo 'Bar Iruña' izen nafarra eman dien negozioena, egun bere semeak kudeaturik. 1952tik hona Rosarioko Nafar Etxeko kide izan da --1913an sortutako erakundea berau-- eta zenbait ardura izan ditu bertan, tartean lehendakari 17 urtetan (1967-68, 1971-72, 1985-89, eta 2000-07). Iaztik kontu-ikuskatzaile segitzen du Zuzendaritza Batzordean. 1985eanEspainiako Erregeak Meritu Zibilaren Ordeneko Gurutze Ofiziala eman zion.


Lotura interesgarriak

Elkarrizketa Sandalio Monreali (2006 abendua)
Diario de Navarra egunkarian

22 azpiko mundu pilota txapelketa Rosarion
2007ko irailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Encuentro de Centros Navarros de Argentina y Chile' (erd)
2006ko azaroaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

'Medalla de Oro a los Centros Navarros de Argentina y Chile' (erd)
2005eko abenduaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia