euskal diaspora eta kultura
2008/07/02
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Argentinako Misiones probintziako “Asociación Civil Centro Vasco Misiones” delako Euskal Etxea onartu zuen atzo asteartez eginiko bilkuran euskal etxe berri gisa. Dagoeneko FEVA edo Euskal Argentinar Erakundeen Batasuneko partaide zen erakunde onetsi berria 'Euskal Jatorri' Euskal Etxea gisa da ezaguna bertan eta duela hiru urte pasexe hasi zen lehenengo urratsak ematen bertako euskaldunen eta euskal jatorrikoen bilgarri bilakatzeko.
Lege nortasuna lorturik eta FEVAko partaide bilakatuta, Eusko Jaurlaritzaren aurreko onespena falta zitzaion paper aldeko ohiko tramite guztiak lortzeko. Misiones probintzian eta Posadas hiriburu probintzialean garatuak ditu dagoeneko hainbat ekimen, gainerako gizataldeekin batera zein bere kasa natura, ingurugiro eta ondare eta kultur zabalkunde alorretan, bere burua ezagutaraziz eta hondar ale propioa ezarriz bertako gizartearen komunitate ongizatean.
Euskal Etxe ofizialdu berriaren datuak, hauexek:
CV Misiones Euskal Jatorri
Belgrano 1541
3300 Posadas (Misiones)
Tel: 03752-423771
e-maila: cvmisiones@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus