euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozkak Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxean, Misiones probintzia argentinarrean; Marta Sarasola lehendakari

2007/03/06

Marta Sarasola 'Euskal Jatorri'ko lehendakaria euskal etxearen ekintza batean, artxiboko irudian
Marta Sarasola 'Euskal Jatorri'ko lehendakaria euskal etxearen ekintza batean, artxiboko irudian

PUBLIZITATEA

Bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritu egin ditu Misiones probintzia argentinarreko Posadas hiriburuko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxea gazteak. Bertan ekile eta langile fin dabilen Marta Sarasola emakumea izango da agintealdi berrian elkarteko presidente, Zuzendaritza Batzordeko lagun dauzkala, besteak beste, Edgard Urrutia, presidenteorde; Horacio Ochoa, idazkari; eta Hilda Lazcoz, diruzain. Euskal Etxeak urrats sendoz garatu nahi duen programa anbiziotsua finkatu du, elkartea sendotu eta hazteko.
Misiones probintzian dauden bi euskal etxeetako bat da 'Euskal Jatorri' eta Posadas hiriburuan dauka egoitza, beste euskal etxea, Eusko Etxea, Corpus-en, San Ignacio departamentuko hiriburuan, garatzen ari den bitartean. Gazte gazteak dira bi erakundeok eta euren geroa segurtatzeko lehenengo urratsak ematen ari dira oraindik, urrats sendoak itxuraz, 'Euskal Jatorri'k orain arteko bidean erakutsi duenez.

Hona elkarteak agintealdi berrirako hautatu duen Zuzendaritza Batzordea, Marta Sarasola bera lehendakari.

-Lehendakaria: Sarasola, Marta Eloemia
-Lehendakariordea: Urrutia, Edgard Osiris
-Idazkaria: Ochoa, Horacio Ernesto
-Idazkari bigarrena: Pernía, Alberto Sixto
-Idazkaria: Lazcoz, Hilda Violeta
-Protesorero: Irigoyen, Jorge Alberto
-Batzordekide lehena: Álvarez López, Domingo Emilio
-Batzordekide 2.a: Viscaychipi, María del Carmen
-Batzordekide 3.a: Ibarrola, Alba María
-Batzordekide 4.a: Ferro, Ana María
-Batzordekide 1.a (ord.): Irigaray, Andrea Carolina
-Batzordekide 2.a (ord.): Pernía, María Marta
-Batzordekide 3.a (ord.): Lazcoz, Harnaldo Efraín
-Kontu ikuskatzaile 1.a: Guarrochena de Arjol, Marina
-Kontu ikuskatzaile 2.a: Etcheto, Juan Antonio
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Sarasola, Pablo Rodolfo

Hona Euskal Etxearen gainerako datuak:

CV Misiones 'Euskal Jatorri'
Belgrano 1541
3300 Posadas (Misiones)
Telefonoa: 03752-423771
e-maila: cvmisiones@gmail.com


LOTURA INTERESGARRIAK

'Euskal Jatorri' 2007an euskara eskolak hastea planteatzen
EuskalKultura.com-en 2006ko abenduaren 26an

Agenda 21 argentinarreko Graciela Satóstegui 'Euskal Jatorri'n
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 26an argitara emana

Euskal kultura eta Agenda 21 mintzagai Posadas-eko eskoletan
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 23an

'Euskal Jatorri' Immigrantearen Egunean partaide
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 4an argitara emana

Posadas-eko Barthe familia euskaldunaren eraikina, kultur etxe
EuskalKultura.com-en 2005eko ekainaren 21ean argitara emana

Euskaldunak partaide Posadas-eko Gizataldeen Azokan
EuskalKultura.com-en 2005eko maiatzaren 19an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia