euskal diaspora eta kultura
2012/09/21
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Azken Jazoera pare bat eguneko atzerapenarekin argitaratu du Caracasko Eusko Etxeak, baina, Pedro Javier Arriaga editoreak azaltzen duenez, merezi zuen itxaroteak, horrela San Antolin eguneko kronika ere sartu delako edizio honetan. Iragan irailaren 15ean egin zen festa eta ohi bezala giroa bikaina izan zen, batez ere Antzar Jokoa berreskuratu duelako elkarteak (EuskalKultura.com-ek horren berri eman zuen aurreko artikulu batean). Elkarteko presidenteak, Pedro Arriaga Aguirrek, zuzendaritzaren balioespena oso baikorra dela dio, besteak beste hirugarren eta laugarren belaunaldiko gazte gero eta gehiago hasi direlako ekitaldietan parte hartzen.
Buletinean aipatzen den beste ekitaldi bat Valenciako Eusko Etxearen Begoñako Ama Birjinaren jaia izan zen. Elkarte hau sortu zenez gerotik, 1975tik hona, urtero ospatu da jaia eta elkarteko kide asko bildu ziren bertara. Eurekin bat egin zuen baita ere Caracasko Eusko Etxea-ko talde batek, hiriburutik Valenciarako txangoa autobusez egin eta gero.
[Begoñako Ama Birjinaren eguna ospatzen Valencia-Caraboboko Eusko Etxean (argazkia Jazoera)]
Azkenik, ohiko ataletik kanpoko bi artikulu aipatuko ditugu, berriki hildako Eusko Etxea-ko bi bazkideren gomutan. Lehena, Guillermo Ramos, elkarteko presidente ohia zen. Bilbon1941an jaioa, Radio Euzkadi emankizun mitikoan lan egin zuen (Frankismoaren garai gogorrenetan 13 urtez etenik gabe egin zen emankizun klandestino hau Caracasetik Euskal Herri osorako). Beste bazkidea, Alatz Quintana, Bilbon jaioa zen ere eta bederatzi urterekin heldu zen Venezuelara. Bere aita gudaria izan zen 36ko gerra eta Santoñako konzentrazio-zelaitik ihes egitea lortu zuen.
-Jazoeraren 18. zenbakia deskargatzeko, jo hona, Valenciako Eusko Etxearen webgunera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus