euskal diaspora eta kultura
2012/09/17
PUBLIZITATEA
Caracas, Venezuela. Urtero, irailaren 5ean, Leketiok Antzar Eguna ospatzen du, San Antolin jaien barruan. Egun handia da, eta ikusle asko inguratzen dira Antzar Jokoa zuzenean bizitzeko. Portuan mollatik mollara soka bat jartzen da eta sokatik zintzilik antzar bat. Parte hartzaileek antzarri helduta eutsi behar dio (antzarra hilik egoten da); igoera gehien aguantatzen duenak irabaten du jokoa.
Bada, munduaren beste muturrean, Caracasen, Eusko Etxea elkarteko lagunek ere Antzar Eguna ospatzen dute urtero. Aurtengo jaia irailaren 15ean egin zuten eta ehun bat lagundik gora bildu zen elkartera. Antzarrik ez zuten erabili Eusko Etxean, baina giroa bikaina izan zen bertan ere.
[Sokatik tiraka, elkarteko lagun talde honek sasoia erakutsi zuen! (argazkia CaracasEE)]
"Gazte zein nagusiek asko gozatu genuen jaiaz eta gizon eta emakume askok parte hartu zuten jokoan, sokatik zintzilika", azaldu Dio EuskalKultura.com-i Eusko Etxeko presidenteak, Pedro Javier Arriagak. Indarrak berreskuratzeko, partehartzaileek zein ikusleek Koldo Zugadik eta Unai Azpiritxagak prestatu zuten marmitako dastatu zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus