euskal diaspora eta kultura
2012/04/16
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Aurrera doa "Ainara" luzemetraia eta azken asteetan euskal profesional askok bat egin dute Jean Darrigol zinemagilearen proiektuarekin. Horietako batzuk dira, adibidez, Zea Mays talde ezaguna (filmearen soinu bandan parte hartuko du) eta Garbiñe Insausti aktorea (nazioartean arrakastatsu "André & Dorine" antzezlanarekin; ikus albistea Euskalkultura.com-en, hemen). Filmeak Estatu Batuetako euskal Diasporan hazi den neska baten istorioa kontatzen du; bera Ainara da, eta familiaren etxe zahar eta misteriotsura bueltatzen denean abiatzen da filmea.
Filmazioa 2013an hasiko da, baina arduradunek hasi dute jada figurante bezala parte hartzeko aukeraketa prozesua. Euren esanetan, "aurrerapen handiarekin egiten da prozesu hau, ahalik eta internet erabiltzaile gehiagok parte hartzeko aukera izan dezaten". Izan ere, auzolana eta kolaboratzaileen ekarpenak oso garrantzitsuak dira proiektuan, eta arduradunek biziki nahi dute zaleak "Ainara"ren produkzio prozesuko parte izatea.
Ekoizleek 30 figurante aukeratuko dituzte; hautagaiak 18 eta 78 urte bitarteko gizon zein emakumeak izan daitezke. Euskal Herriko taberna batean gertatzen den eszena batean edo gehiagotan agertuko dira.
Aukeraketan parte hartu nahi dutenek "Ainara"ren Facebook orrian eman behar dute izena eta euren 1-4 argazki bidali beharko dituzte, horietarik bat gorputz osokoa.
-"Ainara"ri buruzko informazio gehiago, filmearen webgunean
Zinema abentura eder hau Senperen (Iparralden) ezagutu ahal izango duzue, maiatzaren 13an ospatuko den Herri Urratseko aurtengo edizioan, "Ainara" filmaren ordezkaritza garrantzitsu baten eskutik. "Ainara" filmari eta Euskal Herriko egile-zinemari bultzada bat emateko aukera ere izango duzue han bertan egongo den Babes Liburuan sinatuz. Animatu eta etor zaitezte Herri Urratsera Ainara ezagutzera!
Maite Azurmendi Jimeno, 2012/04/18 18:25
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus