euskal diaspora eta kultura
2012/04/26
PUBLIZITATEA
Washington DC, Estatu Batuak. Aberri Egunekoa munduko euskal etxe askotan urteko jai nagusi gisa ospatu izan badute ere --Latinoamerikan bereziki--, Estatu Batuetan beste tradizio batetik datoz eta New Yorkeko Eusko Etxea --AEBetako euskal etxetik zaharrena eta heldu den urtean Mendeurrenera ailegatuko dena-- aipa daiteke Aberri Eguneko ospakizun estatubatuarren erreferentzia nagusitzat. Aurten ere egun osoko ekitaldi polita egin zuten, eta horren berri eman zuen bertatik EuskalKultura.com-ek, honako artikuluan.
Etxeorratzen Hiriko euskal etxeaz aparte, azken pare bat asteetan iritsi da gurera herrialde honetan bertan gauzatutako beste deialdi batzuen berri, hala nola Washington DCko Euskal Etxearena. Hiriburuko euskal etxeak, esaterako, haur eta nagusiak elkarrekin jolasean eta joko tradizionaletan aritzeko aukera eman zien piknika egin zuen, aire zabalean, baso eta parke batean.
[Washington DC Euskal Etxea: haur jolasetan eta, besteak beste, sokatiran ere aritu ziren Washington DC-ko euskaldunak Aberri Eguneko piknikean (argazkia WashingtonEE)]
[Las Vegas-eko Lagun Onak Basque Club elkarteko emakumeak; eguraldi txarra izanagatik, umoretsu eta alai (argazkia Las VegasEE)]
Ildo beretik, Miamin, euskal etxeak Aberri Eguneko bazkariarekin ospatu zuen eguna, aire zabalean hemen ere, hainbat euskal familia bildurik, Boni Guenetxeak azaltzen digunez. Las Vegas-etik, bestalde, Amaya Beristain lasvegastarrak Lagun Onak Basque Club elkartearen jaiaren irudiak bidali dizkigu: eguraldi makurrari aurre egin eta paella ederraz gozatu zuten Las Vegas-eko bazkideek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus