euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txalo beroak Tres Arroyosko Hiru Erreka EEari Gariaren 57. Jai Probintzialean, gastronomia eta sagardoa omenduz

2026/03/13

Ikurrina, mundu osoko banderen artean Gariaren 57. Jaialdi Probintzialeko agertoki nagusian; dantza taldearen emanaldia; Hiru Errekako gastronomia postua; Milagros Colandonio banderaria eta Clyde Vizzolini kide omendua Joan den igandean amaitu zen Tres Arroyosen Gariaren 57. Jai Probintziala, emaitza paregabez. Aurreko urteetan ez bezala, publikoaren berotasuna gehitu zitzaion eguraldi bikainari; lau eguneko egitarau oparoan, proposamen artistikoek, gastronomiak eta kultur jarduerek distira berezia izan zuten. Hiru Erreka Euskal Etxearen presentzia hasieratik nabarmendu zen. Inaugurazio ekitaldian, Milagros Colantonio bazkideak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pariseko Euskal Etxeak martxoaren 7an abiatu zuen Korrika 24 Diasporan, ekitaldi ugari hil osoan: ikusi noiz eta non

2026/03/13

24. Korrika ospatzeko munduko deialdiak AEK elkartea antolatzaile Euskal Herrian, 1980ean eratu zen lehen aldiz Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa. Hasiera ez zuen erraza izan, baina edizioz edizio, jende askoren ahalegin eta lankidetzari esker, ekimena zinez sendotu, hazi eta hedatu egin da. Izan ere, Euskal Herriko lurralde historikoetan ez ezik, Diaspora osoan ere egiten da eta 2026 honetan, 24. edizioan, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Korrikarako motorrak berotzen eta 2026ko euskara ikasturtea prestatzen ari dira Hego Amerikako Euskal Etxeak

2026/03/12

2026ko euskara eskolen eskaintza Hego Amerikan Hamar egun baino ez dira geratzen Hego Amerikan, udari agur esateko eta bertako euskal etxeak eta federazioak erabat murgilduta dabiltza 2026ko ikasturte berriko ekintza programaren antolakuntzan. Euskara eskolei dagokienez, ikasturtea aurten 24. Korrikarekin batera (artikulu bereizitua argitaratuko dugu horretaz ordu batzuk barru) hasiko da hiri askotan eta bukatu ere, euskaltzale askorentzat garrantzi eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Beñat Sarasola idazlea Buenos Airesera MALBArekin; Bitamineren deialdia euskal artistei hiriburu argentinarrera

2026/03/12

2026eko Malba Idazleen Egonaldian (REM) eta Bitamine-ren EAS-EZE programa Beñat Sarasola idazle donostiarrak Buenos Airesko Arte Latinoamerikarraren Museoak (MALBA) antolatutako 2026ko Idazleen Egonaldian hartuko du parte. Etxepare Euskal Institutuaren eta MALBAren arteko lankidetzari esker, bost asteko literatur egonaldia egingo du Sarasolak hiriburu argeninarrean, uztailetik abuztura, eta hiriko hainbat kultur adierazpenekin harremanetan jartzeko aukera izango du, baita ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

La Plata: Euskal Kulturaren Egunean Gastronomia Korridorea, ikuskizunak eta Eguzkipean kanpalekua, EEen haztegi

2026/03/11

Asteburu honetan, La Platako Euzko Etxeak antolaturik, Euskal Kulturaren Egunaren edizio berri bat izango da City Belleko Aisialde Gunean. Dantzak, zuzeneko musika eta sukaldaritza tipikoa aire zabalean gozatzeko gau batean Euskal kulturaren hitzordu garrantzitsua biziko du datorren asteburuan Buenos Aires probintziako hiriburuak. Larunbatean, martxoaren 14an, La Platako Euzko Etxea antolatzaile duen "Euskal Kulturaren Eguna" Gastronomia Korridorea ospatuko dute City Belleko Aisialdi Gunean, euskal egoitza sozialetik 10 kilometrora. Arratsaldeko 19etan zabalduko dira ateak eta, sarrera doan, publiko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia