euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kurtsoko azken saioa egingo du datorren ostiralean Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Klubak, Xabier Mendiguren partaide

2024/05/27

Madrilgo Euskal Etxearen Irakurle Taldearen maiatzeko hitzordua, ikastaroko azkena, maiatzaren 31an izango da Joan den ostiralean zen biltzekoa Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Taldea, Xabier Mendigureren “Oso latza izan da” (2023) liburua komentagai. Azken momentuko aldaketa batek, ordea, maiatzaren 31era, datorren ostiralera, pasatu du, “oso arrazoi on batengatik”, argitu dute antolatzaileek, izan ere, data berri honetan, liburuaren egileak, Xabier Mendiguren beasaindarrak, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bakersfield-ek bere Euskal Etxearen 80 urteak eta NABO Biltzarra eta Euskal Besta 2024 ospatuko ditu asteburu osoan

2024/05/24

Asteburuko Bakersfieldeko kartelak Ipar Amerikako euskal komunitateetako kideek eta euren lagun eta gonbidatuek euskal kulturaren eta euskaldunen errotzea Estatu Batuetan ospagai hartuko duen festa-asteburu trinkoa ospatuko dute Bakersfield herri kaliforniarrean maiatzaren 24tik 26ra (ostiraletik igandera, baina astelehenean ere hitzordu gehigarria dutela, jai eguna baita Estatu Batuetan), bertako 'Kern County Basque Club' Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Igandean "Buenos Airesek Europa ospagai" Buenos Airesko Maiatzaren Etorbidean, hiriko euskal komunitatea partaide

2024/05/24

Laurak Bat eta Euskaltzaleak Euskal Etxeek “Buenos Airesek Europa ospagai” jaialdi berrituan hartuko dute parte datorren igandean, Buenos Aireseko Av. de Mayo etorbidean. Iazko edizioaren postalak Euriagatik bertan behera geratu ondoren, igande honetan, maiatzaren 26an, iritsiko da sxkrnik Buenos Airesko Gobernuak antolatutako “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdia. Maiatzeko Etorbidean, Bolivar eta Piedras kaleen artean, 12etatik 18ak arte, omenaldia gingo zaie 'kontinente zaharreko' 10 gizatalderi, horien artean euskaldunei. Laurak Bat eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pintura, literaturaren inspirazio Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen ipuin lehiaketaren zazpigarren edizioan

2024/05/23

“Gure oroitzapenak” (ezk.) eta “Ni eta nire bakardadea” (esk.), Miguel Etxebarria artista plastikoaren bi lanak, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako VII. narrazio lehiaketaren gaia Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Nazioarteko Narratiba Lehiaketa deitu du bere 129. urteurrenaren baitan. Zazpigarren edizio honetan lehiaketak, nolabait, bi diziplina artistiko uztartuko ditu, Miguel Etxebarria euskal margolariaren bi lan proposatzen baititu gai gisa. “Gure oroitzapenak” eta “Ni eta nire bakardadea” dira eta artikulu hau ilustratzen dute. Narrazioek, gaztelaniaz idatzita, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal venezuelarren egungotasuna eta berriak jarraitu nahi? Pedro Arriagak hilabetero plazaratzen du Jazoera buletina

2024/05/23

Jazoera buletinaren azken zenbakia, 157.a, 2024ko apirilari dagokiona Pasa berria den apirilean 13 urte bete ziren lehenengo alea 2011eko apirilean atera zuenetik. Helburua, orduan eta orain, Venezuelako euskaldunen eta euskal-euskal-venezuelar komunitatearen arteko zubigintza lana egitea eta elkar lotzea, komunitate zentzua elkarren berri izatearen bidez sustatuz, nonahitik, nonahi egonik ere. Pedro Javier Arriaga Aguirre caracastarra du hasiera-hasieratik egile eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia