euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sorgin Te batekin San Juan eta neguko solstizioa ospatzea berreskuratu du Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak

2025/06/30

 Sorginak eta aztiak, pertzeko sua, omenaldiak eta giro bikaina Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean solstizioa ospatzeko Eta egun batean, sorginak eta aztiak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera itzuli ziren. Oraingoan, baina, ez zen izan iluntzean, arratsaldean baizik, elkarteko bazkide eta lagun ugari bertaratuta. Garrantzitsuena, neguko solstizioa eta San Juan Gauaren ospakizuna ez galtzea, eta 1998an hasi eta pandemiaren ondorioz bost urtez etenda zeramatzan tradizioari berriro heltzea. Horren harira, joan den larunbatean, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Eñaut Elorrietaren kontzertua eta EHko bertsolaritza eta Katalunia eta Galiziakoak entzungai aste honetan Berlinen

2025/06/30

Uztailaren 1ean eta 2an Berlinen —sarrera doan— Eñaut Elorrieta, eta Uxue Alberdi eta EHko, Galiziako eta Kataluniako bapatekotasuna Programa interesgarria euskal kulturari dagokionez, astearte eta asteazken honetan, uztailak 2 eta 3, Berlinen, euskal musikaren arloan aurkezpenik behar ez duen Eñaut Elorrieta kantariak kontzertua eskainiko baitu asteartean, eta bertsolaritzak ere leku berezitua izango baitu asteazkenean, Uxue Alberdi bertsolariarekin, lagun izango dituela Galizia eta Kataluniako inprobisatzaileak. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

"Jai gogoangarri" batekin ospatu du Montevideon Euskaro Euskal Etxeak bere 114. urtemuga, Andrés de Oyarbide lagun

2025/06/30

Juan Antonio Varesek “Andrés de Oyarbideren legatua Río de la Platan” hitzaldiko bi iruditan Montevideoko Euskaro Euskal Etxean 1911eko ekainaren 29an sortua, hitzordu batzuetako egutegia prestatu du egunotan Montevideoko Euskaro Elkarteak bere 114. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 7an hasi zen, Bingoaren edizio eta festa elkarretaratze berezi batekin. Ohi baino jende gehiagok hartu zuen parte “izugarrizko jai giroa” izan zuen ekitaldian. “Opari ederrak banatu genituen, jatekoa gustagarria izan zen oso, eta aurpegi ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako euskal gazteentzako 'Ateak Ireki' 2025 programa hasiko bihar Lazkaon, uztailaren 20ra arte

2025/06/27

2024ko Ateak Ireki-ko gazteak eta anfitrioak Lazkaoko Udaletxean. Aurten Idiazabalgo herrian emango zaie lehenengo ongi etorria 2023an abian jarri zen Ateak Ireki programak aukera ederra ematen die Estatu Batuetako euskal jatorriko 16 eta 25 urte arteko gazteei: hiru asteko murgiltze egonaldia Goierri gipuzkoarrean, euskal kultura, ohitura eta hizkuntzan murgilduta. Helburu hori ondo asko bete dute orain arteko bi edizioetan, parte hartzaileek zein antolatzaileek balantze egin baitzuten 2023ko eta 2024ko edizioen ondotik. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal Etxe eta federazioekin online bildu ostean, Ziortza Olanoren lehen bidaia Diasporara, Uruguai eta Argentinara

2025/06/27

Ziortza Olano Astigarraga Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Uruguai eta Argentinara bidaiatuko da ekainaren 30an Duela hilabete eta egun batzuk Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari kargua hartu zuenetik Ziortza Olano Astigarraga bere bulego eta eginkizunez jabetzen ibili da eta, besteak beste, bildu nahi izan du eta agurtu nahi izan ditu eta bere burua aurkeztu, oraingoz birtualki izan ez bada ere, munduko Euskal Etxeetako arduradunen aurrean, horretarako online bilerak eginez NABO, FEVA, FIVU ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia