euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbon finkatutako Suaia gasteiztarrak bira hasi du Kuban "Birjaio" lana aurkeztuz irlako zenbait hiri eta agertokitan

2025/09/18

Gorka Suaia eta bere "Cuba Tour", 2025eko irailaren 17tik 25era: Habana, Santa Clara, Sagua la Grande, Trinidad eta Cienfuegos-en Gaur osteguna Habanako La Bombilla Verde-n arituko da, besteak beste rapa eta reggaea osagai dituen bere musika eskainiz bira hasi berria duen Gorka Suaia. Lehenengo emanaldia atzo eskaini zuen Habana bertako La Pérgolan, eta datozen egunotan irlan barrena ibiliko da Xixo Yantani (The Cherry Boppers, The Pushermen) perkusioan eta DJ Kimosoundz lagun dituela, doako elkartasun kontzertuetan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Berria egunkariak Boiseko Jaialdiri buruzko "Jaialdiaren sustraietan" dokumentala aurkeztu du: emaiozu begiratua

2025/09/17

Ana Mendiola Jaialdi 2025eko antolatzaileetakoa. Bertan jaioa, euskaldun petoa da. "Jaialdiaren sustraietan" dokumentaleko fotograma Berria egunkariak joan den uztail-abuztuan Estatu Batuetako Boisen egin zen Jaialdi 2025 festari buruzko "Jaialdiaren sustraietan" dokumental laburra ipini du ikusgai. Nagore Arinen eskutik, lanak begirada ematen dio 22 minutu eta 17 segundotan, askok Euskal Herritik kanpo munduan barrena antolatzen den euskal hitzordu edo elkarretaratzerik jendetsuena jotzen duten honi, kronologikoki antolatua, uztailaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Susana Siccardi euskara irakasle argentinarra Jaialdin: “Uf, ez dut inoiz ahaztuko hain eskuzabaltasun handiko keinua”

2025/09/17

Susana Siccardi Boisen Susana Siccardi argentinarra da, Maipu hirikoa eta ingeles eta euskara irakaslea. Mar del Platako Unibertsitatean ikasi zuen Filologia ingelesa eta ingeles irakasle ibili zen Euskal Herrian. Euskara, Diasporako Euskara Munduan programan ikasi zuen. Gaur egun, euskara klaseak ematen dizkie zoom bidez Mar del Platatik Estatu Batuetako ikasleei; hauek, bere engaiamendua eskertzeko, Boiseko Jaialdian ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Montpellierko Euskal Etxekoek bat egingo dute larunbatean adiskidetasun kantuan bertako korsikar eta okzitaniarrekin

2025/09/16

Montpellier-eko Eskualdunak-eko kideak entsegu batean eta korsikar, okzitaniar eta euskaldunen bilkurako bannerra Montpelier-ko Eskualdunak euskal elkarteko kantari talde batek bat egingo du datorren larunbatean, irailaren 20an, Montpellier bertako elkarte korsikar bateko eta okzitaniera lantzen duen beste talde bateko partaideekin, elkar ezagutza, kultura trukea eta adiskidetasuna areagotzea helburu dituen ekitaldi batean. Hiriko Korsikar Elkarteak eta Saint-Guilhem Abesbatza Okzitaniarrak gonbitea luzatu zieten ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zukan euskal hirukotea biran da aste honetan Quebec-en, euskal egileen piezak joz Quasar Saxophone laukotearekin

2025/09/15

Irailaren 18an hasiko du bere 2025eko bira Quebec-en Zukan Taldeak ‘Chambre D'Écoute’ (Entzuteko gela) izenburupean eta Quebec bertako ‘Quasar Saxophone Quartet’ taldearekin batera, euskal eta Quebeceko sorkuntza uztartzen duen ikuskizun bat eskainiko du ‘Zukan’ euskal hirukoteak datorren ostegunetik hasita Quebec-en. Joko dituzte, besteak beste, Ramon Lazkano, Miguel Matamoro, Emilie Girard-Charest, Abel Paul, Francisco ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia