euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bira akustiboa hasiko du martxo bukaeran Zea Mays banda euskaldunak Argentinan, kontzertuak bost euskal etxe eta hiritan

2026/03/03

Zea Mays talde ikonikoa Argentinara iritsiko da eta bost kontzertu emango ditu formatu intimo batean: ahots eta gitarra bikote akustikoa Zea Mays euskal talde enblematikoak Atlantikoa zeharkatuko du berriz ere hil honen amaieran, Argentinako publikoarekin lehen aldiz aurrez aurre egoteko. Nazioarteko oholtzetan ia hiru hamarkadako bidea egin ondoren, euskaraz abesten duen euskal pop-rock alternatiboaren erreferente nagusietako bat herrialde australera iritsiko da. Zuzenekoaren indarrarekin eta euskal eszenako talde ezagunenetako baten zigiluarekin, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako euskaldunen ehundik gora elkarrizketa egin eta plazaratzen hasi da 'Diasporako ahotsak' proiektua

2026/03/03

'Diasporako Ahotsak' webguneko orrialde bat, Estatu Batueko euskaldunei euskaraz eginiko elkarrizketekin Orain aurkeztutako 'Diasporako ahotsak' webgune eta proiektua Eibarko Badihardugu Euskara elkarteari zor zaio, Eusko Jaurlaritza lankide, eta Euskal Herriko Ahotsak izenpean ibilbidea Europako Euskal Herrian hasi bazuen ere [euskalki guztietako 375 herritako 7.173 solaskide eta 77.392 bideo-pasarte-bilduz], azkar ohartu ziren mundu zabalera atera eta kanpoan finkatu ziren euskaldunak ere, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Trujilloko Euskal Etxeak haur eta emakumeen aldeko lanekin hasi du 2026a, 'Luz Echeverria' Kultur Etxean tailerrak emanez

2026/03/02

Trujilloko EEak eta Salaverry herriko ‘Luz Echeverria’ Kultur Etxeak bere indarrak batu zituzten 2026 urtearen hasieran Euskal Etxearen estatutuetan ezarritako balioei irmo eutsiz, Trujilloko Euskal Etxeak, bat egin du lanean hiria buru duen Trujillo probintziako Salaverry herrixkako 'Luz Echeverría' Kultur Etxearekin., behar handietan bizi diren ume eta emakumeen laguntza helburu. Ez da hau Euskal Etxeak zuzenean euskal arlokoa ez den zerbaitetan egiten duen lehenengo elkartasun ekintza, baina bai ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Puerto Madryn: Katxin Fagoaga gogoan eta dantzari txikien talde berria martxan Etorritakoengatik Euskal Etxean

2026/03/02

2026ko Euskal Erakusketa Puierto Madryngo Udal Kultura Etxean egingo da. Irudiak: Musa Maisonen egindako bigarren edizioko uneak, eta kartela, Katxin Fagoagari egingo zaion omenaldiaren aipuarekin Euskal kulturari buruzko erakusketa batekin inauguratuko du Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak 2026ko bere jardun instituzionala hirugarren urtez jarraian. Ekimen honekin, elkarteak Euskal Herria eta bere ohiturak hurbilarazi nahi dizkie bere bizilagun eta herritarrei. Aurtengo edizioak, gainera, Katxin Fagoaga omenduko du; elkartearen sortzailekide, bigarren lehendakari, eta funtsezko figura izan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Erne! Datorren igandean, martxoaren 1ean, 18etan, NABOk 2026ko bere Udalekuan izena emateko epea irekiko du

2026/02/27

2026ko NABO Udaleku ekainaren 21etik uztailaren 5era izango da, Kaliforniako Chino herrian Erne uda honetan Ipar Amerikako euskal komunitateetan etxeko haur/gaztetxoak NABOren Udalekura eraman nahi dituzten gurasoak!  Datorren igandean, martxoaren 1ean, NABOk aurtengoan Kaliforniako Chinon gauzatuko duen NABO Udalekun izena emateko epea zabalduko du, 18:00etan (PST, Kaliforniako ordua), online. Urterokoa gertatzen bada, lasterketa batean bezala, familiak seiak puntu-puntuan sartuko dira NABOren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia