euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta handiz Euskal Selekzioa txapeldun absolutua Mendozan jokatutako XII. Esku Pilota Mundu Txapelketan

2026/04/16

CIJBek antolatutako Mendozako Munduko Txapelketan Euskal Selekzioak jarduera bikaina burutu du, modalitate guztietan maila bikaina emanez eta 8 domina lortuz Hogeita lau urteko itxaronaldiaren ostean, Argentina bilakatu da berriz ere aurten Esku Pilotako Munduko Txapelketaren agertoki, eta Mendoza hiria euskal selekzioaren garaipen gogoangarriaren lekuko izan da. Apirilaren 6tik 12ra, Club Mendoza de Regatas elkarteak 200 pilotari baino gehiago hartu ditu bere instalazioetan. Bertan, maila handiko norgehiagoka eta kultura-truke aberasgarria uztartu dira, Argentina, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Trelewko Haraneko EEak lankidetza sarea hedatzen jarraitzen du: hitzarmenak Udala eta Agustin Alvarez Liburutegiarekin

2026/04/15

Haraneko Euskal Etxeko lehendakari Natalia Suarez Caminoak eta Trelewko kultur elkarterik zaharrena den Agustin Alvarez Liburutegiaren presidenteorde Fernando Saldiviak  lankidetza hitzarmena izenpetu zuten  Chubuteko Haraneko Euskal Etxea aurrera ari da Trelewko gizartean bere lekua sendotzeko ahaleginean, eta bide horretan bi lankidetza hitzarmen garrantzitsu izenpetu berri ditu. Herriko eta probintziako erakundeekin harremanak estutzeko asmoari jarraiki, Trelewko Udaleko Kultura Zuzendaritzarekin eta Agustín Álvarez Liburutegi Herrikoi historikoarekin adostu ditu elkarlanerako baldintzak. Ekimen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Hatsaren Poesia" euskal olerki-bilduma aurkeztu dute Senperen, 2026koan ere Diasporako poema eta poetak barne

2026/04/15

2026ko ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bildumaren aurkezpena, Senperen (argazkia Ainara Maia Urroz) Hego Amerikako euskaldunek, ikasleek zein irakasleek, berriro ere kokatu dute Diasporako euskara ‘Hatsaren Poesia’ Olerki Bilduman. Argentinako, Uruguaiko eta Txileko idazleen partaidetza hau Jalgi Hadi Mundura Elkartearen eskutik gauzatu da aurten ere gehien bat. Iizan ere, 2026ko ‘Hatsaren Poesia’ liburuan idatzi duten Diasporako euskaldunak, munduko hainbat tokitik ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Las Floresko Loretako Euskaldunak: jai handi bat eta ikurrina Euskal Herria Plazako mastan, 30 urteko historiari gorazarre

2026/04/14

Bere 30. urteurrenean, Loretako Euskaldunak EEak festa handi batekin ospatu zuen, dantzari taldeak girotuta, eta ikurrina eta argentinarra Euskal Herria Plazan lehen aldiz altxatuz, Blanstein intendentearekin batera Las Floresko Loretako Euskaldunak euskal etxeak 30 urteko ibilbidea ospatu du, elkarteari aitortza eta dantzaren poza uztartu zituen urteurreneko afari handi batean. Belaunaldi guztietako dantzariak aritu ziren jauzi eta polketan Tatiana Iparraguirre zuzendari; euren gogo biziari esker, gonbidatuek ere bat egin zuten dantzetan dantzariekin jai giro ederraren adierazgarri. Topaketa, xarmanta izan ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Aberri Eguna ospatu-eta, Limako Euskal Etxeak Diasporaren historian bizi sakondu zuen 'Amerikanuak'en eskutik

2026/04/14

Limako Euskal Etxeko lagunek Pachacámac herrian ospatu zuten 2026ko Aberri Eguna Hiriburu perutarreko Euskal Etxeko lagunek bi ekitaldirekin ospatu dute azkeneko asteetan bertako gizataldearen euskaltasuna eta hirian eta herrialde osoan euskaldunek utzitako arrastoa. Apirilaren 5ean, Pazko Igandean eta beraz Euskal Herrian Aberri Egunaren ospakizuna egiten den egunean bertan, Aberri Eguneko bazkaria egin zuten Lima ondoko Pachacámac herrian. Bazkarian eta bazkalostean euskal giroa ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia