2025/09/16

Montpelier-ko Eskualdunak euskal elkarteko kantari talde batek bat egingo du datorren larunbatean, irailaren 20an, Montpellier bertako elkarte korsikar bateko eta okzitaniera lantzen duen beste talde bateko partaideekin, elkar ezagutza, kultura trukea eta adiskidetasuna areagotzea helburu dituen ekitaldi batean. Hiriko Korsikar Elkarteak eta Saint-Guilhem Abesbatza Okzitaniarrak gonbitea luzatu zieten ...
Gehiago irakurri...
2025/09/15

‘Chambre D'Écoute’ (Entzuteko gela) izenburupean eta Quebec bertako ‘Quasar Saxophone Quartet’ taldearekin batera, euskal eta Quebeceko sorkuntza uztartzen duen ikuskizun bat eskainiko du ‘Zukan’ euskal hirukoteak datorren ostegunetik hasita Quebec-en. Joko dituzte, besteak beste, Ramon Lazkano, Miguel Matamoro, Emilie Girard-Charest, Abel Paul, Francisco ...
Gehiago irakurri...
2025/09/15

Iraila arbasoei gorazarre egiteko hilabete berezia da Argentinan oro har eta baita euskal etxeetan ere, herrialdearen garapenean beren ahaleginarekin ekarpena egin zuten immigrante haiei esker ona adierazteko hila baita. Tres Arroyosen, beste behin ere, Hiru Erreka Euskal Etxeak parte hartze aktiboa izan du ospakizunetan, Atzerriko Gizatalde Batzordeak eta Tres Arroyosko Udalak elkarrekin ...
Gehiago irakurri...
2025/09/12

Macachingo Unión Vasca-Euzko Alkartasunak historia eta kultura gaualdi berezi bat biziko du bihar larunbata 20etan, "Liburutegi Aita Iñaki de Azpiazu" ofizialki inauguratuz, izan ere 5.500 bat biztanleko La Pampako herri honetako bigarren liburutegia. Ondoren afari bat antolatu dute, eta bertan Euskal Etxearen historia jasotzen duen bigarren liburua aurkeztuko da, honako ...
Gehiago irakurri...
2025/09/11

Kasu batzuetan irailaren 8an bertan ospatu da eta beste askotan aurreko eta ondoko egunetan, Euskal Diasporaren Eguna, munduan barrena. Aldi guztietan, baina, argi da urteroko hitzordu hau arras barneratu eta errotu dela euskal etxe eta komunitateetan eta, hori bai bakoitzak ahal izan duen edo hobeki etorri zaion momentuan egin duela bat deialdiarekin, ekitaldi motak ere ugari izan direla, norberak bere jendea ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...