euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko ordezkari, Hegoa Etcheverria eta Emilie Barneche txapeldun Mikelunen jokatutako pilota txapelketan

2026/05/20

Hegoa Etcheverria eta Emilie Barneche (erdian), euren ondoan antolatzaileak, eta beste bi puntetan bertakoen bikote txapeldunordea Saint Pierre eta Mikelunen bukatu berria da joan den igandean astebete iraun duen pala norgehiagoka, 'Auberge Quatre Temps' eta 'Udaberri' izenpean. Emakumeen kasuan, Euskal Herritik propio gonbidatuta, Emilie Barneche mehaindarra (Nafarroa Beherea) eta Hegoa Etcheverria itsasuarra (Lapurdi) lehorreratu ziren Europatik, bertako pilotariekin lehiatzeko. 18 eta 19 urteko bi neska hauen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Manuel Lekuona Saria 2025 jasoko du Gloria Totoricagüenak gaur arratsaldez Gernikan egingo den ekitaldi publiko batean

2026/05/20

Gloria Totoricagüena Egurrola boisetarra da 2025eko Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona 2025 sariaren hartzailea Gloria Totoricagüena diasporako ikerlari boisetarrak Eusko Ikaskuntzaren 2025eko Manuel Lekuona Saria jasoko du gaur maiatzaren 20an Pradales lehendakariaren eskutik Gernikan egingo den ekitaldi publiko batean. 1983an sortutako sari honen bitartez Eusko Ikaskuntzak euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendutako pertsonak saritzea du helburu, eta orain arteaan Manuel Lekuonak berak lehen urtean jaso ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Aretoa betea, Haritz taldearen musika, eta giro bikaina Chacabucoko Euskal Etxearen urteko lehenengo Tabernan

2026/05/19

Dantza biribilak Chacabucoko Euskal Etxeko areto betean. Behean, txikien dantza taldea emanaldian, eta ezkerretik eskuinera, San Nicolaseko Haritz musika taldeko kide Gustavo Galeano, Rubén Vásquez eta Renzo Delgaudio Mahai bueltan bildu den jendetza handiarekin itzuli dira Tabernak Chacabucoko Guillermo Larregui euskal etxera. Guztira 160 bat lagun izan dira urteko lehenengo topaketa honetan -kideak, herritarrak eta Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik etorritako ordezkaritza-, janari tipikoak, Haritz taldearen zuzeneko musika eta dantza nagusi izan dituen gauean. Sukaldeko lanez emakumeen taldea arduratu da, dantzari eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Jaurlaritzak sei euskal etxe berri onartu ditu, Alemanian (2), Frantzian (2), Uruguain (1) eta Kanariar Uharteetan (1)

2026/05/19

Orain ofizialdutako Txengel Etxea euskal etxe alemanak joan den apirilaren 26an Gernikaren gorazarre Koblanzen egindako ekitaldia, bertako autoritateak, EEkoak eta Jaurlaritzaren izenean Ziortza Olano Astigarraga partaide Eusko Jaurlaritzak sei euskal etxe berri onartu ditu gaur goizean Gasteizen egindako ohiko Gobernu-Kontseiluan. Onartutako euskal etxeen artean badaude berez euskal etxe berriagoak direnak eta baita errekonozituak izateko paperak azken hilabete edo urteetan aurkeztu dituztenak eta urrats ofizial horren zain zeudenak ere. Guztiak pozik agertu dira egoera berriaren aurrean, honekin Euskal Etxeen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Nafar Etxea, Laurak Bat eta Euskaltzaleak partaide atzo 'Buenos Airesek Europa ospagai' jaiaren edizio jendetsuan

2026/05/18

Zeramika eta kultur dibulgazioa Euskaltzaleak elkartearen standean, Laurak Bat Euskal Etxeko eta Euskaltzaleak elkartearen Elkarlanean taldeko dantzariak oholtza gainean, Maiatzeko Etorbidearen ikuspegi orokorra BAC Europan Udazkeneko aire freskoari aurre eginez, 'Buenos Airesek Europa ospagai' (Buenos Aires Celebra Europa) jaialdia egin zen atzo igandea Argentinako hiriburuan. Maiatzaren 9ko Europako Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak Mayo Etorbidea hartu zuen, Bolivar eta Piedras kaleen artean, eta Europako 30 herrialdetako taldeak bildu zituen. Kalean gora eta behera jarritako 60 standetan, kolektibitateek ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia