euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Ziortza Olano Astigarraga mundakarra izendatu du Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria

2025/05/13

Ziortza Olano Astigarraga da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria (argazkia BizkaiaGara) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Ziortza Olano Astigarraga izendatu du gaur goizean Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, joan den urtarrilera arte Gorka Alvarez Aramburuk kudeatzen zuen zeregina. Mundaka kosta herri bizkaitarrean 1975ean jasioa, Ziortza Olanok 49 urte dauzka eta orain arte Bilbao Berrikuntza Faktoriako koordinatzailea eta Mondragon Team Academy - MU ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskaltzaleak, Boiseko Ikastola eta Bruselako Euskal Etxearen bideoak Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en omenaldian

2025/05/13

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoei Bizkaia Arena BEC-en egindako omenaldia 14 mila lagun bildu ziren joan den maiatzaren 3an Barakaldon, Bizkaia Arena BECen, Pirritx (Aiora Zulaika), Porrotx (Joxe Mari Agirretxe) eta Mari Motots (Mertxe Rodriguez) Euskal Herriko pailazo ezagunenei egin zitzaien omenaldian parte hartzeko. Jaiak hirukotearen ia lau hamarkadako ibilbidea eskertu eta goraipatzeko helburuz egin zen eta ondo baino hobeto bete zuen xedea. Belaunaldiko askotako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Europako Euskal Etxeen III. Euskarazko Podcast lehiaketa deitu dute, munduko edozein lekutatik bidalitako lanentzat

2025/05/12

Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Euskal Etxeak Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua euskara ikasleen eta oro har euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Belaunaldi guztiak bertan eta 440 lagun partaide, Necocheako Euzko Etxearen 80 urteak ospatzeko jai hunkigarrian

2025/05/12

Necocheako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideek topa egin zuten laurehundik gora lagunekin elkarteko 80 urteak ospatzeko jaian Necocheako Euzko Etxeak bere 80 urte emankorrak ospatu ditu, 440 lagun bilduta, tartean garai guztietako dantzari eta dantzari ohiak, musikariak, euskara ikasleak, danborrariak eta kirol jardueretan partaide diren bazkideak. Tandil, Macachin, La Plata, Lomas de Zamora, Mar del Plata eta Buenos Airesko euskal etxeetako lagunek eta, FEVAren izenean, Asier Iriberri lehendakariak ere, bat egin zuten maiatzaren 3an ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Kanpaina bat hasi dute Montevideon, sinadurak biltzeko Udalak zakurtegi bat eraiki ez dezan Gernika Plazan

2025/05/12

Montevideoko Gernika Plazan Udala egiten ari den eraikuntza lana, zakurtegi edo zakurren lasaitzeko gune bat egitearren (arg Aldaxka) Sinadura bilketa bat hasi du maiatzaren 5ean Montevideo hiriko Aldaxka Euskal Kulturgunea elkarteak bertako Udalari eskatzeko bertan behera utzi ditzala Gernika Plazan zakurren pasealeku eta pixatoki bat sortzeko hasita dituen birmoldaketa lanak. Euskal-uruguaitar elkartea EuskalKultura.eus-i zuzendu zaio azaltzeko “Udaletxea zakurrak paseatu eta jolasteko toki bat eraikitzen ari dela, non eta Montevideoko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia