euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelako lurrikara, Valentziako EEa, Sinposioa eta AEBko bertsolari Jesus Goñi, Udaleku eta Gaztemunduri Ateak Ireki

2026/06/25

Venezuela, 2026ko ekainaren 24ko lurrikara: euskal familiak ere euren desagertuen bila. "Nire Talaiatik" blogeko parte, baina aldi berean albisteen atalean, iritzi edo iruzkinen alorrean, ari gara idazten testu hau. San Juan ondoko egunean gaude; eta behar da oroitu Euskal Herrian, San Juan bezperako hainbat su bertan behera utzi behar izan zituztela bero itogarriarengatik, puntu batzuetan 42 eta 43 gradu Celciusko tenperaturetara helduta, gauez ere 22 eta 23 gradu. ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

San Juan Sua (eta II): hego hemisferioko neguan eta iparreko uda arras itogarrian, euskal etxeek tradizioari eutsi zioten

2026/06/25

2026ko San Juan Sua Uruguaiko Florida herrian, Euskal Etxeak, Espainiar Etxeak eta ‘Los Patricios del 25’ Elkarteak antolaturik (argazkia floridanoticias.com.uy) Gizateriak naturarekin duen harremana bezain zaharra, solstizio aldaketarekin bat doan erritua erabat bizirik mantentzen da gaur egun Europako eta Amerikako hainbat herritan. Aro baten amaiera eta berri baten hasiera markatzen ditu San Juan gauak eta horrekin batera, gauza txarrak atzean uzteko eta berriei ateak irekitzeko aukera ematen du. Halaxe bizitzen dute Diasporako hainbat euskal etxek eta ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko 'Zazpi' euskal jatetxe berbataiatu berriak Badialdeko bi sari bereganatu ditu

2026/06/24

San Frantziskoko BCCko jatetxeak Zazpi du orain izena. Bere webgunean, "Lagunekin orenak labur" euskal esaera zaharra irakur daiteke Zinez alai eta bozkarioz daude San Frantziskoko Basque Cultural Center —edo euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten— elkarteko lagunak, EEko jatetxeak bi sari lortu berri baititu aste honetan San Frantzisko Badialdean urtero jatetxe eta zerbitzu konpainiei banaten zaizkien SF Gate Best of the Bay Area awards-en 2026ko edizioan. Euskal elkartearen baitan funtzionatzen duen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Orfeoiak Sega Festa ikuskizuna aurkeztu du bertan; uztailean Pragara doa EEko dantzari eta musikariekin

2026/06/24

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak "Sega festa" ikuskizuna taularatu zuen, EEko dantzariak lagun Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak —Madrilgo Euskal Orfeoia edo Madrilgo Euskal Abesbatza ere deitzen diote— bere udako kontzertua eskaini zuen joan den ostegunean, ekainaren 18an. Marta Pilar Hernando zuzendari eta Belén Castillo piano-jotzaile, "Sega festa" izeneko ikuskizunak “Euskal Herriko hainbat tokitan uda hastearekin batera iristen den sega-garaiari dagokio; lanaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Andrea Bravermanek 'Maleta batean sartzen dena' nobelaren bigarren zatia aurkeztu du Buenos Airesko Euskaltzaleaken

2026/06/23

Euskaltzaltzaleak-en abesbatzak kantatu eta Renzo Villanuevak dantzatutako Agurrak abiatu zuen Andrea Bravermanen liburua aurkezteko saioa. Idazleak Sol Cicero eta Sabrina Otegui izan zituen lagun mahaian Duela bi urte Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean bertan lehenengo atala aurkeztu ondoren, Andrea Braverman idazle argentinarra euskaltegi buenosairestarrera itzuli zen joan den ostiralean, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) bere gazte-nobelaren bigarren zatia jendaurrean jartzera. Hasierako liburuan, Engracia birramona bilbotarraren egunkari ezkutuari esker Sol gazteak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia