euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saint Pierre eta Mikeluneko 2026ko Euskal Bestak bertako Frontoiaren 120 urteak ospatuko ditu abuztuaren 10etik 16ra

2026/07/31

Orok Bat dantza taldea St Pierre eta Mikeluneko Urazandi jaialdian (argazkia Chantal Briand) Abuztua ospakizun garaia da urtero Saint Pierre eta Mikeluneko (SPM) euskal komunitatearentzat, 15aren inguruan antolatzen baititu Frantziako parte izanik Ipar Amerikan, Kanada bertan duela dagoen artxipelago honek bere Euskal Besta, aurten 43. edizioan. Euskaldunak, izan ere, bertako historiako parte dira eta horixe aldarrikatzen du ikurrina SPMeko banderako osagai izateak. Euskal Besta abuztuaren 10etik 16ra ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskara Munduan: Argentinako irakaslegaiek urrats berri bat eman dute Bahía Blancan, dagoeneko Lazkaora begira

2026/07/30

Irakaslegaiak Bahía Blancako Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrarekin, Mikele Irazustaren Euskal Etxe hormetako murala atzealdean Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Argentinako kapituluak Hego Hemisferioko beste neguko barnetegi bat gehitu dio bere ibilbideari. Joan den asteburuan amaitu da Bahía Blancan zortzi egunez luzatutako topaketa. Argentinako zenbait euskal etxetako 14 euskara irakaslegai bildu dira bertan, urtean zehar modu birtualean, plataforma baten bidez, landutako B1 ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

AEBn euskara ikasi eta irakasle bihurtu nahi duzu? Azken egunak NABOren Irakasle Formakuntzan izena emateko

2026/07/29

Gogoratu: aste honetan, uztailaren 31an, bukatuko da AEBko Irakasle Formakuntza Taldean parte hartzeko epea Zuretzat edo zure inguruko batentzat (pasa mesedez informazioa, guztion lankidetza beharrezkoa da): Euskara dakizula eta hobetu eta trebakuntza jaso nahi duzula Estatu Batuetan euskara euskal etxe batean irakasteko? Edo ezer gutxi dakizula eta beti ikasteko gogoa izan duzula baina orain arte ez diozula sekula ekin? NABOk eta Etxepare Euskal Institutuak aukera paregabea eskaintzen dizute euskara ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hiru hamarkadako pasio pilotazalea: maila handiko jokoa, emozioa eta omena Trelew-ko Los Vascos 2016 txapelketan

2026/07/28

Nicolás Berruezo eta Lautaro Torres txapeldunak eta aurkariak Harneko EEko Iñaki Esquiroz eta Club Racingeko ordezkariekin batera. Eduardo Aizpuruaren senideak Club Racingeko pilota azpibatzordeko presidente Daniel Realekin, trinketa berritua eta publikoa Hiru hamarkadako bide etengabeari esker, Patagoniako kirol-egutegiko hitzordu ekidinezina da gaur egun «Los Vascos» txapelketa. Uztailaren 9tik 11ra bitartean, San Ferminen ospakizunekin bat eginez, Trelewko Racing Klubak berritu berria duen «Francisco Pérez» trinketean elkartu ziren Buenos Aires, La Pampa, Rio Negro, Chubut, Neuquen eta Patagoniako hainbat txokotatik ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Liburua aterako dute aurten Josu Legarreta eta Magdalena Mignaburuk La Platako Euzko Etxearen 80 urteko historiaz

2026/07/27

Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak dute Euzko Etxearen historia idazteko ardura EEko Zuzendaritza Batzordeak hala eskaturik eta orain bi urte elkarteak ospatutako 80. urteurrenaren harira, La Platako Euzko Etxearen historia ari dira jasotzen liburu batera Magdalena Mignaburu historialari argentinarra eta 1986tik 2009ra Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izandako Josu Legarreta. “La casa de todos. Centro Basko Euzko Etxea de La Plata ...

Gehiago irakurri...

Ezin izan da datubase zerbitzariarekin konektatu.Error :