euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montpellierko Euskal Etxekoek bat egingo dute larunbatean adiskidetasun kantuan bertako korsikar eta okzitaniarrekin

2025/09/16

Montpellier-eko Eskualdunak-eko kideak entsegu batean eta korsikar, okzitaniar eta euskaldunen bilkurako bannerra Montpelier-ko Eskualdunak euskal elkarteko kantari talde batek bat egingo du datorren larunbatean, irailaren 20an, Montpellier bertako elkarte korsikar bateko eta okzitaniera lantzen duen beste talde bateko partaideekin, elkar ezagutza, kultura trukea eta adiskidetasuna areagotzea helburu dituen ekitaldi batean. Hiriko Korsikar Elkarteak eta Saint-Guilhem Abesbatza Okzitaniarrak gonbitea luzatu zieten ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Zukan euskal hirukotea biran da aste honetan Quebec-en, euskal egileen piezak joz Quasar Saxophone laukotearekin

2025/09/15

Irailaren 18an hasiko du bere 2025eko bira Quebec-en Zukan Taldeak ‘Chambre D'Écoute’ (Entzuteko gela) izenburupean eta Quebec bertako ‘Quasar Saxophone Quartet’ taldearekin batera, euskal eta Quebeceko sorkuntza uztartzen duen ikuskizun bat eskainiko du ‘Zukan’ euskal hirukoteak datorren ostegunetik hasita Quebec-en. Joko dituzte, besteak beste, Ramon Lazkano, Miguel Matamoro, Emilie Girard-Charest, Abel Paul, Francisco ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Hiru Erreka: Arbaso immigranteekiko omenaldi hunkigarria Tres Arroyosen, "jaioterriko oihartzunak" erakusketan bizirik

2025/09/15

Euskal presentzia Immigranteen Monumentuan egindako ekitaldi ofizialean eta Mulazzi Museoan. Behean, Hiru Errekako Lehendakari Horacio Jaureguibehere, Celeste Cataneo, Clyde Etchegoyen eta Myrian Hojbjerg Izurieta EEko kideekin batera Iraila arbasoei gorazarre egiteko hilabete berezia da Argentinan oro har eta baita euskal etxeetan ere, herrialdearen garapenean beren ahaleginarekin ekarpena egin zuten immigrante haiei esker ona adierazteko hila baita. Tres Arroyosen, beste behin ere, Hiru Erreka Euskal Etxeak parte hartze aktiboa izan du ospakizunetan, Atzerriko Gizatalde  Batzordeak eta Tres Arroyosko Udalak elkarrekin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Macachingo Euzko Alkartasunak liburutegia inauguratu eta bere 65 urteei buruzko bigarren liburua aurkeztuko du

2025/09/12

Irailaren 13an "Liburutegi Aita Iñaki de Azpiazu" liburutegia inauguratuko da Unión Vascako Euzko Alkartasuna Hoteleko atondoan Macachingo Unión Vasca-Euzko Alkartasunak historia eta kultura gaualdi berezi bat biziko du bihar larunbata 20etan, "Liburutegi Aita Iñaki de Azpiazu" ofizialki inauguratuz, izan ere 5.500 bat biztanleko La Pampako herri honetako bigarren liburutegia. Ondoren afari bat antolatu dute, eta bertan Euskal Etxearen historia jasotzen duen bigarren liburua aurkeztuko da, honako ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

2025eko Diasporaren Nazioarteko Eguna ospatzeko munduan antolatutako beste ekitaldi batzuen irudi, bideo eta isla

2025/09/11

Vasconia Floridak plaka oroigarri bat desestali zuen. Argazkian, Euskal Etxeko Carmen Arguiñarena, Carlos Enciso hiriko alkatea eta Enzo Vizacuiluz Departamentuen Batzordeko presidentea  (argazkia Florida Diario) Kasu batzuetan irailaren 8an bertan ospatu da eta beste askotan aurreko eta ondoko egunetan, Euskal Diasporaren Eguna, munduan barrena. Aldi guztietan, baina, argi da urteroko hitzordu hau arras barneratu eta errotu dela euskal etxe eta komunitateetan eta, hori bai bakoitzak ahal izan duen edo hobeki etorri zaion momentuan egin duela bat deialdiarekin, ekitaldi motak ere ugari izan direla, norberak bere jendea ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia