euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur jai da, Andre Dena Maria eta Donostiako Aste Nagusiko egun handia, festak Buffalon, St Pierre eta Mikelunen...

2022/08/15

ZORIONAK! Larunbatean ezkondu ziren Utah-ko Sonia Castanon NABOko euskara teknikaria eta Tony Barajas triskalariari Gaur abuztuaren 15a jai da, Euskal Herriko leku askotan herriko jaiak, Andre Dena Maria edo Ama Birjinaren jai egun tradizionala, eta Donostian, adibidez, joan den larunbatean abiatu zen bederatzi jai-eguneko Aste Nagusiko egun handia. Diasporan, esaterako, euskal festak Wyoming-eko Buffalon —ospakizuna joan den larunbatera pasatu bada ere— eta St Pierre eta Mikelunen, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gogoz itzuli dira 2022an Boisera 'San Inazio' jaiak, Korrontzi eta Udaberrirekin, eta Anita Anacabe eta Aita Antton omenduz

2022/08/14

Aita Antton Egigurenek eta Anita Anacabe Franzoiak jaso zuten uztailaren 31ean Kristin Armstrong parkean Cenarrisa Fundazioaren saria

Loiolako San Ignazio da Boiseko euskaldunen zaindaria, eta euskal festak haren ohoretan egiten dira uztailaren 31ean. Bost urtean behin, baina, urteroko tokiko festa hori 'Jaialdi' nazioarteko festa erraldoia bilakatzen da, nahiz eta, pandemiagatik, 2020koarekin txandapasa egin behar izan zuten, 2025erako utziz. Bi urte joanak, beraz, San Ignaziorik gabe, eta aurten gogo bereziz ekin zaie. Boisen bizi den Todor Azurtzak egin digu kronika.

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Abuztu honetan irakurtzeko: Arantzazu Ametzagak Arrotxapeaz eta Larregi 'Eskorgaren Euskalduna'z idatzitakoa

2022/08/13

Guillermo Larregui, 'Eskorgaren Euskalduna' bezala oso ezaguna Argentinan, Arrotxapean jaioa zen, Iruñean Iruñeko Arrotxapetik abiatu zitzaigun abuztu hasieran Arantzazu Ametzaga bere ohiko zutabe edo blogeko artikuluan. Arrotxapetik, zuzenean Argentinara jauzia eman eta berak hurbilekoa oso duen Argentina eta Rio de la Platako parajeetan, eta Argentina osokoetan murgiltzeko, leku austral horietan arras pertsonaia ezagun eta estimatua, herrikoa, den Guillermo Larregiz, 'Eskorgaren Euskalduna'z ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Arrakastaz amaitu da Euskal Kantua, Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak antolatutako musika topaketa zikloa

2022/08/12

'Euskal Kantua' Tailerreko partaideak San Juan suaren inguruan bilduta Trelew hirian egoitza duen Chubuteko Iparrekialdeko Euskal Etxeak, Patagonia eskualdean, balorazio oso positiboarekin amaitu du 'Euskal kantua' izeneko tailerraren lehen zikloa. Ignacio Esquirozen eskutik, proposamenak euskararen soinua zabaltzea zuen helburu. Horregatik, maiatzetik uztailera, bi astetik behin bildu izan dira, abesti tradizionalen errepertorioko piezak abesteko. Lehendabizi ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

2022 Basque Fest & NABO Convention euskal jaia abuztuaren 26 eta 27an egingo da New London, Connecticut-en

2022/08/12

Historikoki baleazaleei lotua. New London hiria izango da NABO Convention & Basque Fest-en egoitza abuztuaren 26 eta 27an Abuztuaren hondarrean izango dira 2022ko NABOren Convention bilkura eta honekin batera egiten den euskal festa, abuztuaren 26 eta 27an, ostiral eta larunbatez, aurtengoan Basque Fest izenpean, New England Basque Club antolatzaile. Bilerak inguruko euskal etxe eta komunitateetako lagunak bilduko ditu, eta kostalde berean baina 1.200 bat kilometro iparrekialdera St Pierre eta Mikeluneko euskaldunek urtero abuztuaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia