euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Deia Argentinatik: 17 urteko mutiko batek euskaran eta dantzetan sakondu nahi luke EHan: lekua egingo al zenioke?

2023/03/20

Unai Hernández Minaberry lagun dantzari batekin 2022ko Buenos Airesek EH ospagai, BAC saioan Euskal Herrian euskara eta tokian tokiko euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskabidea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere irakaslea eta giroa etxean bertan baititu, Carolina bere ama, euskal-argentinarra hau ere, euskara irakaslea baita Tandilgo ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Tailerrak, hitzaldiak eta lehenengo enpanada salmenta Olavarriako Gure Etxe Maitia EEaren ikasturte hasieran

2023/03/20

Ezkerretik eskuinera, Gure Etxe Maitea Euskal Etxeko lehendakari Marisu Mendizabal, Enriqueta González, Txiki Eyherabide, German Gorosito eta Gabriela Uyarte Udako etenaldiaren ondoren, Olavarriako Gure Etxe Maiteak ikasturte berriari ekin dio. Eta, besteak beste, elkarteko kide eta lagunak urteko lehenengo janari salmentan parte hartzera gonbidatuz egin du, erabateko arrakastaz. Ehun dozena enpanada baino gehiago banatu dituzte Euskal Etxearen egoitzan, sukaldaritza taldekide zirela María González, Txiki Eyherabide, Lucia Aisaguerre, German Gorosito, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Eukene Franco Landa Estatu Batuetan jaiotako euskal hiztunak ari da elkarrizketatzen martxoaren 23ra arte Boisen

2023/03/17

Eukene Franco Landa martxoaren 23ra arte egongo da Boisen euskaldunak elkarrizketatzen. Irudian, hiriko Euskal Etxearen aurrean Eukene Franco Landa getxoztarrak Euskal Ikasketak egin zituen EHUn eta baita Euskal Hizkuntzalaritza masterra ere. Gaur egun Miamiko Unibertsitatean dago, doktoretza egiten. Bertan, Euskal Herritik kanpoko eskarmentuaren grina betetzeaz gain, irakasle bat ere topatu zuen, Dr. Ager Gondra Astigarraga, jatorriz Gernikakoa, gero bere tutorea izango zena, eta horrek aukera eman zion nahi zuena ikertzeko: euskararen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Gu euskaldunak gara, Patagoniakoak': Konfluentziako Euskal Etxekoen irteera mendizaleak, kantua eta dantza barne

2023/03/17

Euskal mendigoizaletasuna arnasberritzen du Patagonian Baskos de la Confluencia EEak. Irudian martxoaren 10eko Limay eta Neuquén ibaien elkargunerako gauez egindako ibilaldiko lehen ordua Euskal Herriko tradizio mendizalean oinarrituta, Patagonian euskal diasporako talde handi batek gaueko ibilaldia egin zuen joan den asteburuan Limay eta Neuquén ibaiek bat egiten duten tokian, Rio Negro ibaiaren sorreran. 'Baskos de la Confluencia antolaturik, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek, ikurrinak lagun zituztela, ilunabarrean ekin zioten ibilaldiari, ilargi paregabe baten azpian, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal etxeak museko klase eta tailerrak ari dira antolatzen gazteak eta emakumeak ere erakartzeko

2023/03/16

41. Mus Txapelketa Nazionaleko txapeldunak: Laurak Bateko I. Rabuffetti eta M. Lasarte; eta San Nicolaseko Covidaz zendutako Alvaro Ocariz eta Mazzolini bikote txapeldunordea, Federazioko presidente F. Mujicarekin, Macachinen Musa, 200 urtetik gorako historia duen euskal karta joko tradizionala, Argentinan klub, taberna eta, nola ez, euskal etxe askotan jokatzen da. Gaur egun herrialde osoan ehun bat euskal etxe badaude ere, hogei batean bakarrik antolatzen dira txapelketa ofizialak. Gehien bat gizonen artean eta, oro har, adinekoak partaide. Erronka, emakumeak etagazteak, neskak zein mutikoak, erakartzea da, belaunaldien arteko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia