2023/03/20

Euskal Herrian euskara eta tokian tokiko euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskabidea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere irakaslea eta giroa etxean bertan baititu, Carolina bere ama, euskal-argentinarra hau ere, euskara irakaslea baita Tandilgo ...
Gehiago irakurri...
2023/03/20

Udako etenaldiaren ondoren, Olavarriako Gure Etxe Maiteak ikasturte berriari ekin dio. Eta, besteak beste, elkarteko kide eta lagunak urteko lehenengo janari salmentan parte hartzera gonbidatuz egin du, erabateko arrakastaz. Ehun dozena enpanada baino gehiago banatu dituzte Euskal Etxearen egoitzan, sukaldaritza taldekide zirela María González, Txiki Eyherabide, Lucia Aisaguerre, German Gorosito, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/17

Eukene Franco Landa getxoztarrak Euskal Ikasketak egin zituen EHUn eta baita Euskal Hizkuntzalaritza masterra ere. Gaur egun Miamiko Unibertsitatean dago, doktoretza egiten. Bertan, Euskal Herritik kanpoko eskarmentuaren grina betetzeaz gain, irakasle bat ere topatu zuen, Dr. Ager Gondra Astigarraga, jatorriz Gernikakoa, gero bere tutorea izango zena, eta horrek aukera eman zion nahi zuena ikertzeko: euskararen ...
Gehiago irakurri...
2023/03/17

Euskal Herriko tradizio mendizalean oinarrituta, Patagonian euskal diasporako talde handi batek gaueko ibilaldia egin zuen joan den asteburuan Limay eta Neuquén ibaiek bat egiten duten tokian, Rio Negro ibaiaren sorreran. 'Baskos de la Confluencia antolaturik, Euskal Etxeko bazkide eta lagunek, ikurrinak lagun zituztela, ilunabarrean ekin zioten ibilaldiari, ilargi paregabe baten azpian, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/16

Musa, 200 urtetik gorako historia duen euskal karta joko tradizionala, Argentinan klub, taberna eta, nola ez, euskal etxe askotan jokatzen da. Gaur egun herrialde osoan ehun bat euskal etxe badaude ere, hogei batean bakarrik antolatzen dira txapelketa ofizialak. Gehien bat gizonen artean eta, oro har, adinekoak partaide. Erronka, emakumeak etagazteak, neskak zein mutikoak, erakartzea da, belaunaldien arteko ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...