2025/03/13

Joan den ostiralean Bahia Blanca astindu zuen uholdeak galera handiak eragin ditu eta egoera latza utzi du. Martxoaren 7an, goizaldera, ordu gutxitan, urtebetean adina euri bota zuen eskualdean. Milaka pertsona ebakuatu zituzten eta, gaur arte, 16 hildako zenbatu dituzte. Sei egun igaro dira eta auzo askotan oraindik urak ez dira jaitsi. Argentinako Euskal Etxeek deialdia luzatu diete euren bazkide ...
Gehiago irakurri...
2025/03/12

Imanol Pradales lehendakaria bidaia ofizialean dago Estatu Batuetan astelehenetik ostegunera, bi geltoki ezarrita Washington eta New York hirietan. Pradales astelehen arratsaldean iritsi zen Washingtonera eta gau berean bertan elkarretaratze batean hartu zuen parte hiriko University Club delakoan bertako euskal komunitateko partaideekin, ia guztiak profesionalk gazteak, euskal enpresetan ari direnak. Bidaia ...
Gehiago irakurri...
2025/03/12

Egun motz eta hotzei epeltasun apur bat jartzeko oso ekintza xarmagarriak proposatu zituen neguan zehar Pariseko Euskal Etxeak bere publikoari begira. Eta jende ugari hurbildu zen Saint-Ouen-sur-Sein Komuneko Gabriel Péri etorbideko egoitzara proposamenek erakarrita. Euskal Etxeak antolatzen duen Sagardotegi Denboraldia urtarrilean hasi zen honako menu honekin: bakailao-tortilla, txuleta (350 gramokoa), ...
Gehiago irakurri...
2025/03/11

Azken urteotan New Yorken bizi den Kirmen Uribe poeta ondarroarrak pozez adierazi du May bere poema, Elizabeth Macklin itzultzaile, duela urte batzuk The New Yorker aldizkari ospetsuan argitara eman zena, argitalpen horretako mende osoko poema hautatuak biltzen dituen A Century of Poetry in The New Yorker (1925–2025) liburuan sartu dutela. "Ohore handita da niretzat zinez miresten ditudan autoreen ...
Gehiago irakurri...
2025/03/11

Sorpresa bat baino gehiago suertatu ziren martxoaren 1ean Tokyoko Euskal Etxeak antolatutako I. Tortilla Txapelketan. Yaiza Lartategi euskaldunak batere ohikoa ez den errezeta bat prestatu zuen, errezeta beganoa hain zuzen, eta boto gehienak jaso zituena izan zen. “Jendeak ez zekien beganoa zenik baina oso ona zen eta irabazle atera zen”, jakinarazi digu Euskal Etxeko lehendakari eta Txapelketaren ...
Gehiago irakurri...
Albiste gehiago...