euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñean dira Nafarroako Gobernuaren 2022ko Uda Eskoletan partaide diren Argentinako nafar etxeetako zortzi gazteak

2022/06/28

Gazte argentinarrak Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarekin eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzarako zuzendariarekin Atzo abiatu zen Iruñean Nafarroako Gobernuaren eskutik uztailaren 2a bitartean eta Argentinako Nafarroako Etxeetako —Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolívar, bina nafar etxe bakoitzeko— zortzi gazte argentinar partaide izango dituen Udako Eskolak programa, Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza antolatzaile, NEXT estrategia barruan. Etorriak dira ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

San Francisco, Los Angeles, Las Vegas eta NYeko euskal komunitateetatik pasatuko da datozen egunetan 'Txipli, Txapla, Pum'

2022/06/28

'Txipli, txapla, pum': Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea uztailaren 11eraino geldituko dira AEBn materiala biltzen Bizkaitik bidaiatu ondoren, Estatu Batuetan dira 'Txipli, Txapla, Pum Amerikatik' taldeko Endika Basaguren eta Amaia Hormaetxea kideak, joan den asteburuan hasi eta uztailaren 11ra arte, San Frantziskon, Los Angelesen, Las Vegasen eta New Yorken barrena luzatuko den osteran, bertako euskal etxe eta kolektibitateetako kideekin solastu eta elkar-eragiteko, materiala biltzearren esku artean ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

La Platako Eguzkia Euskal Diasporaren geroari buruzko gogoeta berrien biltzaile 2022 ekaineko, 18. zenbakian

2022/06/27

La Platako Euzko Etxeak hiru hilabetero kaleratzen duen Eguzkia aldizkariaren 18. zenbakiaren azala, 2022ko ekainekoa Plazaratu du La Platako Euzko Etxeak Eguzkia bere hiruhilabetekariaren 18. zenbakia, 2022ko ekainari dagokiona. Azala, San Fermin bezpera hauetan, festa nafarra La Platan azkeneko aldiz ospatu zuten aldiari, 2019koari, dagokio, eta barneko orrialdeetan, azpimarragarriak dira Euskal Diasporaren geroaz hasitako gogoetaldiari zenbaki honek emandatzen dizkion iritzi eta bistadizo berriak, tartean Jasone Agirre, Ibane ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Asteburu honetan bilduko ditu Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak 32. Dantzari Ohiaren Jaiko ekitaldiak

2022/06/24

“Euskal dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta hori elkarretaratze honen edizio bakoitzean ikusten da“ Azken urteotan pandemia zela-eta birritan bertan behera utzi behar izan ondoren, datorren larunbat-igandean, ekainaren 25 eta 26an, berreskuratuko ditu Dantzari Ohiaren Jaiak Mar del Platako Euskal Etxeak. Aurten 32. edizioa egiten duen topaketara hirurehun bat dantzari ohi espero dira, urtero elkarretaratze honek lortzen duen belaunaldi arteko integrazio giro berezia nagusi —esaten dutenez “behin ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pandemiaren geldialdiaren ondotik, gogoz beterik, hainbat euskal etxek San Juan su eta festak berreskuratu dituzte

2022/06/23

Ekainaren 23ean, osteguna, baina baita ostiral, larunbat eta igandean ere ospatuko da aurten Diasporan San Juan Su eta festa San Juan egunaren bezpera, ekainaren 23a, San Juan su eta festen gaua da, Euskal Herrian eta munduko euskal komunitateen egutegian gorriz markatutako data. Kristo aurreko sinesmen eta ohiturei lotua, ez da euskaldunek soilik ospatzen duten hitzordua, beste herri askok ere ospatzen baitute, baina euskaldunenean ere finko dago errotuta, eta nahiz eta azkeneko bi urteotan beste gauza asko bezala pandemiagatik ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia