euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Plata: Euskal Kulturaren Egunean Gastronomia Korridorea, ikuskizunak eta Eguzkipean kanpalekua, EEen haztegi

2026/03/11

Asteburu honetan, La Platako Euzko Etxeak antolaturik, Euskal Kulturaren Egunaren edizio berri bat izango da City Belleko Aisialde Gunean. Dantzak, zuzeneko musika eta sukaldaritza tipikoa aire zabalean gozatzeko gau batean Euskal kulturaren hitzordu garrantzitsua biziko du datorren asteburuan Buenos Aires probintziako hiriburuak. Larunbatean, martxoaren 14an, La Platako Euzko Etxea antolatzaile duen "Euskal Kulturaren Eguna" Gastronomia Korridorea ospatuko dute City Belleko Aisialdi Gunean, euskal egoitza sozialetik 10 kilometrora. Arratsaldeko 19etan zabalduko dira ateak eta, sarrera doan, publiko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

'Basque', Etxeparek euskaraz eta ingelesez kaleratu duen aldizkaria euskal kultura nazioartean zabaltzen laguntzeko

2026/03/11

Etxepare Euskal Institutuak plazaratutako ‘Basque. Creativity & Culture’ aldizkariaren lehenengo zenbakia martxotik eskuragai ‘Basque. Creativity & Culture’ du izena aste honetan Etxepare Euskal Institutuak aurkeztu duen urtekariak. Proposamenak argi aitortzen du hasieratik “euskal kultura eta sorkuntza garaikidearen bizitasuna munduarekin partekatzearren” sortutako ekimena dela, gure kultura eta sortzaileak nazioartean zabaltzen lagundu nahian. Helburu hori buruan, euskara eta ingelesa izango dira aldizkariaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Euskal diasporako gazteentzako 'Gaztemunduri Ateak Ireki' programa berriaren xehetasunak eman dituzte aditzera

2026/03/11

Atzo aurkeztu zuten Busturiako Madariaga Dorretxean 'Gaztemunduri Ateak Ireki'ren edizio bateratua Prentsaurrea eta aurkezpena Busturiako Madariaga Dorretxean "Gaztemunduri Ateak Ireki" programa bateratuaren lehen edizioaren xehetasunak emanez, Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu programak eta ekimen sozialeko Ateak Ireki programak —honek ere erakunde publikoen laguntza zeukan— bat egin ondoren. Programa berria abian da dagoeneko eta ekainaren 27tik uztailaren 18ra egingo da, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Argentinako euskal etxeek Martxoaren 8arekin bat egin dute, hitzaldiak, zinema, afariak eta omenaldiak antolatuz

2026/03/10

Emakumeen Eguneko saioetako batzuk, ezker-eskuin Chivilcoyko Beti Aurreran, Azulgo Gure Txokoan, Villa Mariako Euzko Etxean, Pergaminoko Lagun Onaken, Tres Arroyoseko Hiru Errekan eta Lapridako Lagunen Etxean Emakumearen Nazioarteko Eguna gero eta gehiago ari da sartzen Euskal Etxeetan, kontzientzia hartzea eta parekotasuna eta ekitatearen aldeko planak ugariago antolatzen diren heinean, Emakundetik eta Eusko Jaurlaritzatik datozen proposamen eta lan-ildoak lagun. Aurten Argentinan, Euskal Etxeak aldarrikapen eta elkarretaratze gune bilakatu dira berriro ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara. Jaia, formakuntza, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Ayacucho: Euskal Odola EEa arrastoa uztekotan Txahalaren 52. Jai Nazionalean, bere Peña eta karroza alegorikoarekin

2026/03/09

Jendez gainezka zegoen Txahal Jaialdi Nazionaleko Erregina izateko hautagaia aurkezteko. Isabella Baldini, goian eskuinean. Musikariek alaitu zuten Euskal Etxeko ospakizuna, Nilda Illarregui lehendakari (behean esk.) Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak herriko bizitza sozialarekin duen lotura berritu egingo du aurten ere Fiesta Nacional del Ternero y Día de la Yerra-n (Txahalaren Jai Nazionala eta Markatze Eguna) parte hartuz. Mende erdi baino gehiagoko historia duen ospakizun honek landa-eremuko nortasuna du ardatz eta, besteak beste, euskal etorkinek eskualdeko ekonomian eta kulturan izandako garrantzia aitortzen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia