euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Koblenz-ko 'Txengel Etxea' EE aleman berriak Enrike Zelaia akordeoilariaren kontzertua antolatu du apirilaren 25ean

2026/02/26

Txengel Etxeak euskal musika jarri zion herriko Gabonetako Azokari; argazkian, Euskal Etxearen ikurra ikus daiteke eta bertan, Schängel-en edo Txengel -en irudia 2025eko maiatzean jaio zen Rhin ibaiaren ertzeko Koblenz herrian oraingoz Alemaniako gazteena den euskal etxea, herrialdeko laugarrena, egun ofizialak diren Berlingoari eta Munichekoari, Bremengoa gehitu behar baitzaie. Bremengoa eta Koblenz-koa, oso epe laburrean ofizialdu ditzakeelarik Eusko Jaurlaritzak. Euskal etxe koblenztarrak ‘Txengel Etxea’ hartu du izentzat ["Schängel ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Bremengo Euskal Elkartea bizi-bizi ari da euskaltasuna eta gure kulturaren sua belaunaldi berrientzat hauspotzen

2026/02/26

Joan den asteburuan, euskal musika, dantza eta jaiaren lekukotasuna eskaini zuen BEKEk Bremengo antzoki batean OASE dantza jaialdian; martxoaren 22an, Korrika ospatuko eta partekatuko dute euskal bremendarrek hiriko kaleetan Gogoz eta gustuz dabiltza Bremen-en, izen ofizialtzat "Bremengo Euskal Kultur Elkartea - Baskischer Kulturverein in Bremen e.V." duten euskal elkarteko lagunak euskara eta euskal kultura lantzen Alemania ipar-ekialdeko hiri honetan. Euren artean BEKE deitzen diote elkarte erregistratua duten euskal etxeari eta bidea egina dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean ere euskal etxe gisa ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Museko Eskualde Hitzordu batez ospatuko ditu Maipú-ko Anaitasunak bere 50 urteak, programa oparo bat abiatuz

2026/02/25

Hainbat euskal etxetako bikoteak lehiatuko dira larunbatean Maipuko Anaitasunan. Mus Eskualde Topaketaren edizio berezi honekin emango diote hasiera elkartearen 50. urteurreneko ospakizunari Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeak datorren asteburuan emango die hasiera bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Egitaraua abiatzeko, dagoeneko klasiko bihurtzen ari den Museko Eskualde Topaketa bat antolatu dute. Hirugarren urtez jarraian, Ramos Mejía kaleko egoitza berrituak Chacabuco, Cañuelas, Ayacucho, Tandil eta Mar del Platako ordezkariei emango die abegia. Guztira 36 bikote arituko ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Sagardo Eguna 2026 arrakastaz ospatu ostean, Bartzelonako Euskal Etxea Korrika eta deialdi artistikoak ari da prestatzen

2026/02/25

Bartzelonako Euskal Etxeko lagunek 24. Korrikako zapi laranjak aurkeztu zituzten joan den larunbatean, 2026ko Sagardo Egunean Sagardotegi tankera hartu zuen larunbatean, otsailaren 21ean, Bartzelonako Euskal Etxeak eta aretoa mukurru alai eta trinko bizi izan zuen 2026ko Sagardo Egun arrakastatsua. Jaia eguerdiko bermutarekin hasi eta bazkari tradizionalarekin jarraitu zuen; arratsaldeak, berriz, bingo musikala, zuzeneko musika eta jaia ekarri zituen. Ekitaldiko irabaziak Korrika bartzelonarra ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Gure danborradak, dantza eta gastronomia lagun, euskal kutsua partaide Buenos Aires probintziako inauterietan

2026/02/24

Lapridako Lagunen Etxea eta Tandilgo Gure Etxea EEetako konpartsek euskal doinu eta dantzekin alaitu zituzten kaleak. Magdalenako Ongi Etorri eta Gral. Belgranoko Gure Etxea-ko lagunek, berriz, euskal zaporeak zabaldu zituzten inauterietan Otsaileko jai-egutegiak arrasto ederra utzi du otsail honetan Buenos Aires probintzian, izan ere, zenbait euskal etxe gogotsu murgildu baitira Inauteri ospakizunetan. Horren adibide lau euskal etxeren partaidetza ekarri dugu lerrootara, Tandil, Magdalena, Laprida eta General Belgranon. Tandilgo Gure Etxeak, konparazio, adin guztietako kideek osatutako konpartsa aurkeztuta lehen aldiz. Hilaren 16an, ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia