euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko 'Zazpi' euskal jatetxe berbataiatu berriak Badialdeko bi sari bereganatu ditu

2026/06/24

San Frantziskoko BCCko jatetxeak Zazpi du orain izena. Bere webgunean, "Lagunekin orenak labur" euskal esaera zaharra irakur daiteke Zinez alai eta bozkarioz daude San Frantziskoko Basque Cultural Center —edo euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten— elkarteko lagunak, EEko jatetxeak bi sari lortu berri baititu aste honetan San Frantzisko Badialdean urtero jatetxe eta zerbitzu konpainiei banaten zaizkien SF Gate Best of the Bay Area awards-en 2026ko edizioan. Euskal elkartearen baitan funtzionatzen duen ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Orfeoiak Sega Festa ikuskizuna aurkeztu du bertan; uztailean Pragara doa EEko dantzari eta musikariekin

2026/06/24

Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak "Sega festa" ikuskizuna taularatu zuen, EEko dantzariak lagun Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiak —Madrilgo Euskal Orfeoia edo Madrilgo Euskal Abesbatza ere deitzen diote— bere udako kontzertua eskaini zuen joan den ostegunean, ekainaren 18an. Marta Pilar Hernando zuzendari eta Belén Castillo piano-jotzaile, "Sega festa" izeneko ikuskizunak “Euskal Herriko hainbat tokitan uda hastearekin batera iristen den sega-garaiari dagokio; lanaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Andrea Bravermanek 'Maleta batean sartzen dena' nobelaren bigarren zatia aurkeztu du Buenos Airesko Euskaltzaleaken

2026/06/23

Euskaltzaltzaleak-en abesbatzak kantatu eta Renzo Villanuevak dantzatutako Agurrak abiatu zuen Andrea Bravermanen liburua aurkezteko saioa. Idazleak Sol Cicero eta Sabrina Otegui izan zituen lagun mahaian Duela bi urte Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean bertan lehenengo atala aurkeztu ondoren, Andrea Braverman idazle argentinarra euskaltegi buenosairestarrera itzuli zen joan den ostiralean, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) bere gazte-nobelaren bigarren zatia jendaurrean jartzera. Hasierako liburuan, Engracia birramona bilbotarraren egunkari ezkutuari esker Sol gazteak ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Doinuak euskaraz kantatzen dituen D'Capricho bikote kubatarrak bira hasi du abuztu amaieraraino EHn barrena

2026/06/23

D'Capricho bikote kubatarrak Zumaian eman zion haisera 2026ko birari (argazkia Zumaia Guka) "Kubako doinuak Euskal Herrian" du izena egun hauetan Danieuris y Daniellis Moya Avila musikari kubatarrak Euskal Herriko hainbat plaza eta terrazatan eskaintzen ari diren kontzertu-birak. D'Capricho bikoteak euskaraz kantatzen ditu bere aireak eta joan den ostiralean ekin zion Zumaian 2026ko udako Euskal Herriko birari, herriko Inpernupe elkarteak gonbidaturik, elkartearen 40. urteurrenaren ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Pintxo Pintxo taberna zabaldu dute Parisen euskaldun batek eta bertako batek, asteazkena ipinita pintxo-poterako

2026/06/22

Pintxo Pintxo taberna berriko jabeak, Nimesko Adrien Meslier (Frantzia) eta Villabonako Urtzi Iñurrita (Gipuzkoa) Ziento erdi bat lagun bildu ziren joan den asteazkenean Pintxo Pintxo tabernaren inaugurazioan, Parisen. Euskal taberna berriaren irekierak pintxo pote itxura hartu zuen “Euskadin egiten den moduan”, dioskute proiektuaren arduradun diren Urtzi Iñurrita villabonatarrak (Gipuzkoa) eta Adrien Meslier Nimesko frantsesak. "Bertaratu zen publikoa anitza izan zen oso, auzoko bizilagunak etorri ...

Gehiago irakurri...

PUBLIZITATEA

Baita ere ...

Albiste gehiago...

PUBLIZITATEA

Agenda rss

Datozen hitzorduak…

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Oroimenean

PUBLIZITATEA

Besteek esana

PUBLIZITATEA

Blogak

Azken komentarioak

Euskaletxeak.net

Blogak

prev next

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia